‘Durangon Folk’ dantza eta musika jaialdia zapatuan ospatuko da kale eta plazetan zehar
Kriskitin Dantza Taldea
Abenduaren 8an, eguerdiko 12:00etatik 14:30ak arte, Durangon Folk dantza eta musika jaialdia izango dugu Durangoko kale eta plazetan zehar.
Lehenengo edizioan hartan Galizia eta Kataluniako taldeak izan genituen. Ondorengoetan hainbat herrialdetakoak gonbidatu ditugu; Menorka, Malaga, Madrile, Asturias zein Kantabriakoak.
Gure helburua mantendu dugu urte hauetan: kulturartekotasuna lantzea, gure folklorea erakutsiz eta kanpokoena ikusteko aukera emanez. Aberasgarria deitzozu mugak gaintzea, alegia, harresiak eraiki beharrean, zubiak eraikitzea.
Eta horrela, ia konturatu barik 20. ediziora heldu gara eta oraingoan ondorengo taldeak izango ditugu:
. Nafarroako Eugiko dantza taldea
. Landetako, Mont de Marsan herriko Lous Tchancayres hankapalu taldea
. Durangoko Kriskitin dantza taldea