Iurretak kirola egiteko, musika ikastaroak eta euskera ikastaroak egiteko diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du
Iurretako Udalak 2018. urteko udal kirol instalazioetan norberak kirola egiteko, musika ikastaroak eta euskara ikastaroak egiteko diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Eskatzeko epea azaroaren 30 tik abenduaren 19rarte izango da.
Eskabideak, Iurretako HAZ-SACen , Bidebarrieta kalea, 5 aurkeztu ahal izango dira. Eskabideen eredu ofiziala aipatutako bulegoetan eta web orrian jaso ahalko dira. (www.iurreta.eus)
Onuradunak udal kirol-instalazioetan norberak kirola egiteko diru-laguntzak jasotzeko Iurreta udalerriko herritarrak izan ahalko dira, udalerriko herritarrek beste udalerri batzuetako instalazioetara joaten kirola egiteko.
Kirol-instalazioa dagoen Udalean erroldatuta daudenek ordaindu behar duten tarifa eta erroldatuta ez daudenek ordaindu behar dutenaren arteko aldea izango da diru-laguntzaren zenbatekoa eta horretarako 11.000 euro izango dira.
Musika ikastaroak egiteko dirulaguntzak jasotzeko 2017/2018 ikasturtean zehar musikazko ikastaroak egiten dituzten Iurretako biztanleek edukiko dute onuradun izateko aukera.
ERROLDATUAK · Musika kontserbatoria dagoen udalerrian erroldatuta daudenek ordaintzen duten tarifa eta erroldatuta ez daudenek ordaintzen duten tarifaren artean dagoen aldea izango da diru-laguntzaren zenbatekoa eta zenbateko gordiña 9.000€ takoa izango da.
Bestalde euskera ikastaroak egiteko dirulaguntzak jasotzeko deialdian. 2017/2018 ikasturtean zehar euskera ikastaroak egiten dituzten Iurretako biztanleek edukiko dute onuradun izateko aukera eta euskera ikastaroetako matrikulak duen kostuaren %50a izango da dirulaguntzaren zenbatekoa eta honek 2.000€ izango ditu.
Betekizunak ikastaroa egin den ikastetxearen ziurtagiria aurkeztu beharko du gutxienez ikastaro orduen %80ra joan dela ziurtatzeko eta 2017/2018. ikasturtean udalerrian erroldatuta egotea izango dira.
Informazio gehiago 946200342 telefonoan, Ibarretxe Kultur Etxean,HAZ-an edo www.iurreta.eus web orrian.