Astelehena,
2025ko Urtarrilak 20

MugaKultura

loader-image
Durango
8:50 am,
temperature icon 8°C
Humidity 83 %
Ráfagas de viento: 18 Km/h

Elorrion Euskaraldia amaitzeko bi ekitaldi antolatu dituzte

Testua · Euskaraldia

Domekan, Ebalixu taldearekin elkarlanean III.Herri Korrikaldia egingo dugu, «Urratsak euskaraz konpleju barik» lemapean. Lasterketara mozorrotuta eta ahobizi edo belarriprest txaparekin etortzera animatzen zaituztegu! Abenduaren 3an, berriz, Euskaraldia amaitzeko ekitaldia egingo dugu Ateneoan: elorriarren Euskaraldiko testigantzak batzen dituen bideo bat eta luntxa izango ditugu.

euskaraldia

Elorrion 1.476 herritarrek hartu dugu hamaika egunez hizkuntza ohiturak aldatzeko konpromisoa. 1.160 ahobizi eta 316 belarriprest gara, ez dira edozelako zenbakiak! Txapa soinean, astean zehar hainbat bizipen eduki ditugu. Euskaraldia amaitzeko elkartu, ariketa honek sortutako giroa ospatu eta aurrerantzean ere bide beretik jarraitzeko indarrak hartuko ditugu abenduaren 2an eta 3an.

Abenduaren 2an, domeka, Ebalixuk azken urteotan egin duen herri lasterketaren hirugarren edizioa izango dugu, aurten, Euskaraldiak eta Ebalixuk elkarlanean antolatuta. 12:00etan hasiko da 4 kilometroko lasterketa plazan, eta izen-ematea aurretik interneten edo plazan 11:00etatik aurrera egin ahalko da. Aurreko urteetan bezala, giro alai eta umoretsuan ibiliko gara korrikaldian, eta gura duenari mozorrotuta etortzeko deia egiten diogu.

Abenduaren 3an, Euskararen Egunean, amaituko da Euskaraldia. Ateneoan ekitalditxo bat egingo dugu 19:00etan, Euskaraldiaren balorazio txiki batekin eta hamaika elorriarrek izan dituzten bizipenen bideo batekin. Abenduaren 4tik aurrerako beroketa izango da egun horretako ekitaldia.

Hitzorduetan ikusiko dugu elkar!

korrikaldiko kartela

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu