Iurretako Mañariku Etxebarria bidea hobetu du Udalak
Iurretako Mañariku Etxebarria bidea hobetu du Udalak. Errepideak, gaur egun, 400 metroko luzera eta 3,00–3,50 metroko zabalera du. Gainera, asfaltatu eta argiteri gabe egon da orain arte.
Mañariku Etxebarria bidea hobetzeko proiektuan honako lan hauek egin dira : Bidearen ezkerreko ertzean areka bat egingo da konfinamendua osatzeko eta drainatzeko sare txiki bat egitea, bidearen erdiko zati horizontalean putzurik ez sortzeko.
- Argiteriaren instalazio berri bat egitea, bidearen puntu arriskutsuetan argiteria-ekipamenduak egon daitezen, hau da, bi bihurgunetan eta BI-3341 errepidearen bidegurutzean. Segurtasuna hobetzea proiektatuko da, bideko hiru puntu arriskutsuenak unean-unean argiztatuz.
- Iberdrolaren kanalizazioa egitea ezinbestekoa da proiektatu den argiteria-koadro berria elektrizitatez hornitzeko.
- Bidea garbitzea, bai ardatzean, bai bazterretan, eta dauden landareak kentzea, baita ere bideko zuloak betetzea ondo trinkotuta dagoen material pikortsuarekin.
- Eta amaitzeko, bidearen luzera osoa asfaltatuko da, eta zerrategiaren aurrean eta baserrien aurreko bide pribatuan dauden tarte guztiak konektatuko dira.