Astelehena,
2025ko Urtarrilak 20

MugaKultura

loader-image
Durango
8:38 am,
temperature icon 8°C
Humidity 83 %
Ráfagas de viento: 18 Km/h

Durangoko igerilekuen depurazio sistema berriari esker, mantenu gastuak eta emisioak gutxituko dira

Landako kiroldegiko umeen pistinek eta hidromasajedunek ura garbitzeko sistema berria daukate, eta, hari esker, desinfektatzaile gutxiago erabiliko da, airera emisio gutxiago igorriko da eta aurreztu egingo da uraren eta gas naturalaren kontsumoan.

piscina Landako IBAN 10

Durango Kirolakeko presidente Pilar Riosek adierazi duenez, “udalean kostuak eta energia kontsumoa gutxitzeko sistemak lortzearren egiten dugu lan”. Riosek zera gaineratu du: “guk dakigunez, sistema berritzaile hau ez da beste instalazio publiko baten ere erabili orain arte, beraz, aitzindariak gara”.  Ura garbitzeko bi sistema instalatu dira: “hidromasaje igerilekuetan argi ultramoreak ipini dira eta ozono bidezko desinfektatze sistema bat ipini da umeen igerilekuan”.

Riosek urtean zenbat diru aurreztuko den zehaztu du: “Ura desinfektatzeko produktuetan lehen 13.566 euro gastatzen genituen urtean, eta orain 395 euro gastatuko ditugu; uretan, orain arte 12.246 m3 gastatzen genituen urtean, eta orain 4.420 m3 gasatuko ditugu; eta gas naturalari dagokionez, orain arte 438.569 kWh gastatzen genituen, eta orain 158.303 kWh gastatuko ditugula aurreikusi dugu. Airera igorritako CO2 emisioei dagokienez,  110.519 kCO2 isurtzetik 39.892 kgCO2 isurtzera igaroko garela kalkulatu dugu, beraz, gutxiago kutsatuko dugu”.

AURREKONTUA · Berrikuntza hauen aurrekontua 82.400 eurokoa da, eta 20.6000 euro Energiaren Euskal Erakundearen diru-laguntzarekin ordainduko dira. Riosen iritziz, nahiz eta instalazioaren aurrekontua handia den, “EEEren laguntzaz dezente gutxitu da gastua eta uste dugu denborarekin amortizatu egingo dugula”.  Dena dela, zinegotziaren berbetan, “pena merezi du inbertsio hauek egitea, horrekin ez baitzaie soilik igerilekuetako erabiltzaileei on egingo; herritar guztiei baizik”.

Izpi ultramoreen sistema igerilekuetako ura era natural eta atuomatikoan desinfektatzeko metodo onenetakoa da. Kloroaren, bromoaren edo oxigeno aktiboaren alternatiba edo osagarria da sistema hori; izpiek askatzen duten energia gemizida da, eta printzipio fisiko horri esker, oso egokia da igerilekuetarako. Uhin laburreko izpi ultramoreek (UV-c) bakteriak hiltzeko duten ahalmena hainbat tratamendutan aplikatzen da duela hamarkada batzuetatik; tratamendu eraginkor eta naturala da, adibidez, kontsumoko ura, hondakin-urak, elikadura industriarako urak, izotzaren fabrikazioa eta baratzezaintzako esterilizazioa egiteko.

Ozono tratamentuari dagokionez, desinfektatzaileetan aukera onena da. Berez, ozonoa malutatzaile naturala da (geldieran geratutako partikula arinak ezabatzen ditu), eta algen kontra oso eraginkorra da; horri esker, mantenua egiteko produktu kimikoetan aurreztu ahalko dugu. Kloroak baino hiru mila bider gehiago esterilizatzen du, askoz ere mikroorganismo gehiago suntsitzen ditu, tartean kloroak deuseztatu ezin ditzakeenak ere.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu