Astelehena,
2025ko Urtarrilak 20

MugaKultura

loader-image
Durango
11:37 am,
temperature icon 10°C
Humidity 79 %
Ráfagas de viento: 18 Km/h

Durangoko Udalak nagusientzako etxez etxeko janari zerbitzua eskainiko du

Datorren urtetik aurrera, Durangoko Udalak 80 urtetik gorakoentzako etxez etxeko janari zerbitzua eskainiko du. Zerbitzua 65 urtetik gora duten eta menpekotasunen bat egiaztatuta duten herritarrek ere jaso ahalko dute.

Balcón ayuntamiento IBAN GORRITI

Ayuntamiento de Durango.

Udalak astearteko osoko bilkuran onartuko ditu zerbitzuaren prezio publikoak. Urteko egun guztietarako menua banatuko da, eta hauexek izango dira prezioak: bakarrik bizi diren eta pentsioa 800 eurokoa edo baxuagoa dutenentzat, eguneko 4,5 euro; bikotean bizi diren eta pentsioa 1.300 eurokoa edo baxuagoa dutenentzat, berdin, 4,5 euro. Zenbateko horiek baino pentsio altuagoa dutenentzat, eguneko menuaren prezioa 6,5 euro izango da. Udalarentzat 7,1 euroko kostua dute menuek.

Gizarte Ekintza arloko presidente Pilar Riosek azaldu duenez, “nagusien segurtasuna eta autonomia indartzeko egiten gabiltzan lanketaren barruan dago zerbitzua, eta adinekoak euren etxeetan beharrizanak asetuta bizi ahal izatea da helburua”. Ildo horretan, azaldu du etxez etxeko zerbitzuari esker, saihestu egingo dela “janaria prestatzeko mugak dituzten pertsonek eguneko zentroetara edo egoitzoetara joatea”. Gaineratu du adinekoen senitartekoentzat ere laguntza izango dela, “ez baitute euren nagusientzako janaria egiteaz arduratu beharko”.

MENUAK · Riosek beste abantaila batzuk ere nabarmendu ditu: “Ez dutenez janaria prestatu behar, etxeko istripuen arriskua bajatuko da; golpeak, labanaz egindako ebakiak edo erredurak, esaterako. Bestalde, menuak dietetan aditua den pertsona batek egingo ditu, eta erabiltzaile bakoitzaren osasun beharrizanetara egokituko dira. Gainera, banatzaileak etxeetara joango direnez, normalean bisitarik izaten ez duten nagusien elikadura baldintzak berrikusi ahalko dituzte”.

Zerbitzuan izena emateko Adinekoen Udal Egoitzara jo behar da. Menuak bi asterik behin aukeratu beharko dira, eskainiko diren aukeretatik bat hautatuta, eta ordainketa hilebetea pasa eta gero egingo da. Banaketa astean bi aldiz egingo da: astearteetan (astearteko, asteazkeneko eta osteguneko otorduak) eta ostiraletan (asteko beste egunetakoak). Dietak orekatuak izango dira eta pertsona bakoitzaren beharrizanetara egokituak. Otorduak eskaratz berean egingo dira eta erabateko higiene eta segurtasun baldintzetan garraiatuko dira.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu