Astelehena,
2025ko Urtarrilak 20

MugaKultura

loader-image
Durango
11:19 am,
temperature icon 10°C
Humidity 79 %
Ráfagas de viento: 18 Km/h

«Euskal Herrian Bizi!», Ernai Durangaldea

 

Testua · Ernai

Gaurko agerraldi honen bidez, Durangaldeako ernaitik azken hilabeteetan esku artean izan dugun eztabaida egin nahi dugu publiko. Horrela, azken urteetan gure eskualdeak eta herriek bizi izan duten eraldaketa sozioekonomikoa zein gazteon egoera eta bizi baldintzak izan dugu aztergaitzat:

Batetik, Durangoren hiritartze prozesu nabarmena bizi dugu; ustelek gidatutako Durango hiri gris bihurtzera bidean doa. Makro proiektuek itsututa; EAJ eta PSOEren udal gobernua azken hilabeteetan La Vuelta eta MTV Bizkaia Music Week ekimenak bultzatzen, eta finantzatzen, murgildu da. Bitartean, herritarren eta herri eragileen eskaerei entzungor eginez. Eta zeresanik ez, tren geltokiko, etxe orratzen proiektuarekin. Eta horregatik gaude gaur hemen, ustelen erregimenari, eta hauek ezarri nahi diguten herri ereduari aurre egingo diogula aldarrikatzeko.

image (3)

Esan bezala, eskualdea bera izan da aldaketa sakonak jasan dituen eremua, horren erakusgarri Durangoren inguruan, bereziki Abadiño eta Iurretan zehar, apurka-apurka eraiki duten merkatal gune erraldoia. Herritarron kontsumo ereduak eraldatuz, komertzio txikien kalterako, eta herri-bizitza galtzera eramanez, bereziki herri txikietan kalte sakonena eraginez.

Eta ezin ahaztu, proiektu txikitzaileek behin eta berriz astindu dutela gure eskualdea: gure mendiak zulatu dituen Abiadura Handiko Trenetik hasi, eta gaur gaurkoz Fracking eta autopista elektrikoen proiektu suntsitzaileek mehatxatzen gaituzte.

Gazteriari erreparatuz gero: langabezia edo lan prekarioak jaun eta jabe. Ezegonkortasuna eta ziurgabetasuna dira gure bizitzetan nagusi, miseria. Eta beste kasu batzuetan ikasketak etengabe luzatu beharrean, edo lan-praktiketan baldintza kaxkarretan eta musutruk lanean. Guzti honek eragin zuzena izanik emantzipatzeko ezintasunean, milaka etxe huts ditugun eskualdean 30 urterekin emantzipatzen gara gazteak.

Baina nazkatuta gaude, “Ez dago alternatibarik”, “gure ahalmenen gainetik bizi gara”, “mugitzen ez den belaunaldia” edo “euskal oasia” bezalako esaldiez guztiz nazkatuta! Bizi prekarietatera ohitu eta onartu dezagun nahi dute. Ez dugu zertan prekarietatera kondenatzen gaituzten estatu eta eredu ustel hauekiko menpekoak izaten jarraitu. Era duinean lan, ikasi eta bizi nahi dugu, ez iraun!

Durangaldea bizi baten aldeko bideari ekingo diogu, eguneroko txinaurri lanetik abiatuta eta sinergiak lortzeko xedez. Horretara bidean, gure herrietako gazteekin eta gazte zein herri mugimenduko eragileekin harremana indartzeko asmoz gatoz. Eta jakina, kalean ere egongo gara: gutxi batzuen zerbitzurako ustelen erregimenak eraiki nahi dituen proiektuen aurrean, zein gazteok egunerokoan eta eremu ezberdinetan bizi dugun prekarietateari erantzunez.

Durangaldea maite dugulako gazteon oraina borrokan da!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu