Euskaraldiko ekitaldiak Abadiñon
Gaur hasiko da Abadiñon ere Euskaraldia programa, hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabileran eragiteko helburuarekin. Abenduaren 3ra arte luzatu den ekimen horren barruan, ondorengoak dira Abadiñon egingo diren ekitaldi nagusiak.
Gaur, 19:00etan, Triki-poteoa Traña-Matienan.
Azaroaren 28an, 19:30ean, Silvia Trigueros eta Oihana Azkorbebeitia abadiñarren berriketaldia Txanporta Kultur Etxean.
Eta abenduaren 3an, 18:00etan, Euskaraldiaren amaierako ekitaldia, «Abadiñoko Ahotsak» proiektuaren aurkezpenaren ondotik, Errota Kultur Etxean.
Abadiñoko Euskaraldia Batzordeak antolatu dituen saioak dira.