Astelehena,
2025ko Urtarrilak 20

MugaKultura

loader-image
Durango
11:39 am,
temperature icon 11°C
Humidity 73 %
Ráfagas de viento: 18 Km/h

EH Bilduk Abadiñon parke zientifiko eta formazio gune bat sortzeko proposatzen du

Testua: EH Bildu

Durangaldeko EH Bilduk Abadiñoko lursail hauetarako proposamena aurrerakoi bat aurkezten du. Proiektua ez da berria, zehazki Durango Area Funtzionaleko Lurralde Plan Partzialean aurrikusten da, eta uste dugu, momentua dela instituzioetatik proiektu honi bultzada emateko.

EH BILDU 2

Industria Durangaldearen egitura produktiboaren zentrua da. Baina industria honek oso dibertsifikazio gutxi dauka eta arlo metalurgikoan espezializatua dago, bereziki automobilgintzan. Espezializazio industrial hau balore erantsi murritzekoa da. Durangaldeak lehiakortasun eta birkualifikazio beharra dauka.

Gainera, azken aldian azaleratu denez, industria astun honen kontzentrazio handiak sortzen dituen hondakin eta emisioek Durangaldeko aire kalitatea eta bizitza kalitatean eragin zuzena dute.

Honez gain, eskualdeak duen beste ezaugarri nagusi bat merkatal zentruen kontzentrazioa da; EAEko batez bestekoa baino %150 m2 gehiago okupatzen dituzte merkatal zentruek 1000 biztanleko. EAEko batez bestekoa 170 m2/1000 biztanleko eta Durangaldekoa 300 m2 inguru 1000 biztanleko).

Eta Abadiñoko Udala momentu honetan, lursail hauetan beste merkatal gune bat irekitzea ahalbidetzeko hirigintza arauen aldaketa bat egiten ari da.

Honek guztiak eragin zuzena du Durangaldeko bizilagunengain: merkatal guneen kontzentrazioaren ondorioak jasan ditugu, eta jasaten ari gara: komertzio txikien itxiera, kualifikazio baxuko lanpostu prekario sorrera, ordainsari baxuak dituztenak, elikadura burujabetzaren atzeraldia,…

Horregaitik uste dugu garrantzitsua dela instituzioek aurkezten dugun proiektu hau aurrera eramateko pausuak ematen hastea.

Zertan datza proiektuak? Lurraldeko Plan Partzialak hau aurrikusten du.

  1. a) Zientzia Parkea eta Prestakuntza Eremua

Bidezkotzat hartzen da Eskualde Egiturari ekipamendu hau gehitzea, alegia, Prestakuntza Eremua eta Zientzia Parkea, Energia Berriztagarriekin eta Ingurumenaren Kontrol Sarearekin erlazionaturik. Baliteke kokapen desberdinak izatea, dena dela, LZP honek baterako planeamendua proposatzen du Durango alboko Abadiño udalerriko lurretan, horrenbestez, Prestakuntzatik eta Ikerketatik eratorritako sinergien probetxua aterako litzateke eta Prestakuntzaren eta Enpresaren erlazioa faboratu.

 

  1. b) Energia Berriztagarrien gunea eta Ingurumenaren Kontrol Sarea

 

Biok duten ikertzaile-izaerak elkar ulertzea ekarri die, eta Prestakuntza Eremua eta Zientzia Parkearen partaide dira. Bestalde, industria-ingurunean kokaturik egoteak lehia-abantaila ekarri die eskualdeko enpresei, duten kokatze geografiko eta estrategikoari esker, EAEko gainerakoei ezaguera transferitzeko aukera ematen die.

EH Bilduk uste du honek gainera aukera ematen duela Parkeko enpresen bidelagun, hornitzaile edota bezero izan daitezkeen enpresa berrien haztegi bat egiteko, adibidez, enpresen kudeaketa zerbitzuak, ikerketa eta garapena, publizitatea eta merkatu ikerketa, informatika zerbitzuak, asesoramendu zerbitzuak, edota beste jarduera profesional, zientifiko edo tekniko batzuk.

Enpresa mota hauek, ez diote energia berriztagarriko enpresa edo erakundeei bakarrik laguntzen, baizik eta baita “Industria 4.0” delakoaren inguruan hornitzaileak behar dituzten enpresei, ezagutza hornitzaileak, zuzenak izateko.

Aukera emango du baita ere, hitzarmenak egiteko Hezkuntza Sailarekin eta inguruko hezkuntza zentroekin: kalitatezko sektore aurreratuek kualifikazio altudun langileak behar dituzte, eta honetarako ezinbestekoa da herrian eta eskualdean eskari horri erantzuna emango dioten hezkuntza-zentroak izatea, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.

Asteazkenean, azaroaren 21ean Bizkaiko Batzar Nagusiek ia aho batez onartu zuten EH Bilduk aurkeztutako proposamen hau, alderdi guztiak agertu ziren LPPak aurrikusten duen proiektu hau aurrera eramatearekin. Orain Abadiño eta Durangon mozioak aurkeztuko ditugu, eta bertako alderdi guztiei adostasunez onartzeko gonbita luzatzen diegu.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu