Larunbata,
2024ko Maiatzak18

MugaKultura

loader-image
Durango
8:02 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Eneritz Azpitarte izango da Zaldibarko EH Bilduren alkategaia 2019ko udal-hauteskundeetan

Alkategaia aukeratzeko EH Bilduk urrian egindako barneko prozesu partehartzailean hautagai bakarra izan da. Hauteskunde zerrenda osatuko duten pertsonak izendatzeko prozesua martxoan izango da.

Eneritz_Azpitarte

Eneritz Azpitarte Aranzabal izango da koalizio ezkertiar eta soberanistaren alkategaia 2019ko udal-hauteskundeetan, Zaldibarren. Eneritz Azpitartek 33 urte ditu, eta Analisi eta Kontroleko eta Ingurugiro kimikan goimailako teknikaria da. Azken urteetan laborategi teknikari bezala lanean ibilia enpresa pribatuan. 2015-2019 legegintzaldian Zaldibarko Udalean EH Bilduko zinegotzia izan da, eta 2018ko urtarriletik Zaldibarko alkatea da.

Azpitartek “ilusioz” hartu du datozen udal hauteskundeetara begira EH Bilduren hautagaitzaren lidergoa. Alkategaiak gaineratu du “zinegotzi eta alkate bezala esperientzia dut eta lanean jarraitzeko gogoa eta motibazioa ditut. Proiektu garrantzitsuak garatu behar ditugu datozen lau urteetan, Kultur Etxearen proiektua bereiziki”.

Urriaren 15etik 28ra bitartean egindako prozesu parte-hartzailean, Eneritz Azpitarte izan zen Zaldibarko EH Bilduren alkategai izateko hautagai bakarra. Hautatua izateko beharrezkoak diren abalak aurkeztu zituen eta, Barneko Hauteskunde Prozesuaren Jarraipen Batzordeak baldintza eta berme guztiak betetzen zirela egiaztatu ostean Eneritz Azpitarte izango da Zaldibarko EH Bilduren alkategaia 2019ko udal-hauteskundeetan.

HERRI PROGRAMA · Alkategaia izendatu ostean, Zaldibarko EH Bildu udal hauteskundeetarako Herri Programa lantzeari ekingo dio, eta prozesua hasteko, Zaldibarko Liburutegi Zaharrean batzar irekia deitu dute datorren abenduaren 4an, arratsaldeko 19:00etan. Zinegotziak, martxoan Zaldibarko EH Bilduren hauteskunde zerrenda osatuko duten pertsonak proposatzeko eta izendatzeko prozesu parte-hartzailea 2019ko martxoan egingo dugu.

Alkategaia aukeratzeko egin den moduan, bigarren fase horretan parte hartzeko ere ezinbestekoa izango da EH Bilduren barneko erroldan izena ematea: https://elkarrekin.ehbildu.eus/

Behin barneko aplikazioan izena emanda, hauteskunde guztietarako (herrikoak, autonomikoak, Estatukoak eta Europakoak) zerrendak osatzeko prozesuetan parte hartzeko aukera izango duzu, baita EH Bilduren informazioa nahieran kontsultatzeko aukera ere.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu