Durangaldeko Esperientzia Institutua eta ‘Gaur egungo munduan parte-hartzeko gakoak’
2009.urtean Durangoko Udaleko eta Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko hirugarren adineko sailek, Behargintzarekin batera, Esperientzia Institutua sortu zuten elkartrukerako eta parte-hartzeko gune irekia izateko asmoz. Programa honen helburua 55 urte baino gehiago dituzten eskualdeko pertsonei arlo ezberdinetako prestakuntza eskaintzea da eta aldi berean esperientziak trukatzeko gune izan nahi du, adinekoek gizartean parte-hartze bizia izan dezaten.
“Gaur egungo munduan parte-hartzeko gakoak’ izeneko ikastaroa, datorren urtarrilaren 14an hasi eta urte osoan zehar, 28 saiotan garatuko da, astelehenero arratsaldeko 4etatik 6etara. Ikastaroan garapen pertsonala landu (trebetasun sozialak, emozioak…), gaur egungo gizartea eta gure inguru hurbila aztertu (historia, kultura, hizkuntza, teknologia, globalizazioa, immigrazioa….) eta giza-partaidetza sustatzeko hainbat tresna jorratuko dira (jarrera proaktiboa, proiektuen garapena…)
Ikastaroa hainbat irakaslek emango dute, bakoitza bere arloan aditua, eta metodologia aktibo bat erabiliz gai desberdinak jorratuko dituzte. Ikastaro honetan parte hartzeko ez da beharrezkoa titulaziorik izatea. Ikastaroa doan izango da.
· Izena ematea eta informazioa ·
Azaroaren 30era arte, Durangaldeko Behargintzan (Laubideta Kalea, 6 – Durango).
Plaza mugatuak, beraz eskaera handiago baldin bada zozketa egingo da.
Argibide edo informazio gehiago, tel. 94 623 25 22 / 94 465 74 51 / 94 620 05 46
prestakuntza.mdurango@bizkaia.org