Astelehena,
2025ko Urtarrilak 20

MugaKultura

loader-image
Durango
7:49 pm,
temperature icon 10°C
Humidity 90 %
Ráfagas de viento: 14 Km/h

Elorriarren %76ak modu baikorrean baloratzen du Udalak legegintzaldi honetan eginiko lana

Elorriarren arazoekiko gertutasuna (%58ak ‘oso ondo’ edo ‘nahiko ondo’) eta zintzotasuna (%56k ‘oso ondo’ edo ‘nahiko ondo’) dira herritarrek hobeen baloratzen dituzten ezaugarriak.

Leyre Elorrio IBAN

Udalaren gaineko balorazioa eta etorkizuneko proiektuetan herritarrek dituzten lehentasunak ezagutu asmoz, Elorrioko Udalak inkesta soziologiko bat jarri du martxan azken asteetan. Besteak beste, Udalak legegintzaldi honetan eginiko lana baikorki baloratzen du galdetutakoen %76ak –6tik 10era bitarteko kalifikazioa–, gainontzeko %24ak txarto baloratzen duen bitartean –0tik 5era bitartean–. Zentzu horretan, Udalaren lanak 6,4ko batezbestekoa jaso du.

Ezaugarrika aztertuz, elorriarren arazoekiko gertutasuna eta zintzotasuna dira herritarrek udalarekiko hobeen baloratzen dituzten ezaugarriak. Lehenengoaren kasuan, %58ak ‘oso ondo’ edo ‘nahiko ondo’ baloratzen du Udalaren ezaugarri hori. Zintzotasunaren kasuan, berriz, %56ak ‘oso ondo’ edo ‘nahiko ondo’ baloratzen du esparru hori.

Kultura, Berdintasuna edo Turismo, arlorik nabarmenduenak · Udalak sustatzen dituen arloei dagokienez, Kulturak (%73 ‘oso ondo’ edo ‘nahiko ondo’), Berdintasun Politikek (%65,5 ‘oso ondo’ edo ‘nahiko ondo’), Aniztasun Politikek ( %61,9 ‘oso ondo’ edo ‘nahiko ondo’) edota Turismoak (%64,3 ‘oso ondo’ edo ‘nahiko ondo’) jaso dituzte baloraziorik baikorrenak.

Arloka jarraituz, Ingurumenaren zaintzan %47,6ak ‘oso ondo’ edo ‘nahiko ondo’ baloratzen du udalak eginiko lana, %31,8ak ‘erdipurdi’, ‘nahiko txarto’ edo ‘oso txarto’ baloratu duen bitartean. %20,6ak, berriz, ez dio galderari erantzun.

Hirigintzan eta irisgarritasunean eginiko lanei dagokienez, elorriarren %46,7ak ‘oso ondo’ edo ‘nahiko ondo’ baloratu ditu eginiko lanak, %38,2ak ‘erdipurdi’, ‘nahiko txarto’ edo ‘oso txarto’ ikusi dituen bitartean. Kasu honetan, %15,1ek ez du erantzun nahi izan.

Udalaren zerbitzuen asebetetze maila, %73,1ean · Udalak eskaintzen dituen zerbitzuen asebetetze-mailaz galdetuta, %73,1ak erantzun du ‘oso gustura’ edo ‘nahiko gustura’ dagoela, %16,8ak ‘erdipurdi’ ikusten duela dioen bitartean, eta gainontzeko %10ak ‘batere gustura ez’ edo ‘nahiko gustura ez’ aipatu duen bitartean.

Udalak aurrera eraman dituen proiektu batzuen balorazioari dagokionez, Herri Eskolan, Ibarran edota Belenguan egin diren irisgarritasun lanak dira ezagutza mailarik (%79,1) eta baloraziorik (7,4) onena izan dituzten proiektuak. Memoria Historikoan egiten ari den lanketak 7,2ko balorazioa jaso du, nahiz eta jakintza maila baxuagoa den (%51,6). Ingurumen arloan egindako lanek, aire-kalitate azterketak edota fundizioekin eginiko lanketek, esaterako, 6ko nota jaso dute.

Euskal Herria mailan arlo horretan aritzen den Aztiker soziologia ikerguneak egin du inkesta, jatorri, sexu eta adin tarte ezberdinetako 376 elorriarrei galdetuz. Galdetegiak irailaren 25a eta urriaren 11 bitartean egin dira, Galdetutako pertsonen lagina unibertso demografikoaren argazki ahalik eta fidelena izateko asmoz prestatu da, eta emaitzek %95,5eko konfiantza maila daukate.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu