Abadiñoko udalak talde bat osatu du ama erditu berriekin
Abadiñoko Udalak talde bat osatu du ama erditu berrientzat, elkartu daitezen Matienako Osasun Zentroan esperientziak trukatzeko eta elkarrengandik ikasteko.
Erditu ondoan izan ohi diren sentimenduak eta zalantzak –zer egin ama ona izateko, konfiantza arazoak, akatsak egiteko beldurra, norbere buruari langa altuegi jartzeko joera…– jorratuko dituzte elkarrekin, martitzenero, azaroaren 13tik hasita, 11:00etatik 12:30etara, bakotxak bere umea batzarretara eramanda nahi izan ezkero. Parte hartu nahi duenak izena eman behar du aurretiaz, dela email bat bialduta «info@comosermadre.com» helbidera, dela 660799431 zenbakira deituta, dela «www.comosermadre.com» web orrian sartuta.