Durangoko Azokak aurtengo edizioko spota aurkeztu du gaur
Durangoko Azokak aurtengo edizioko iragarkia aurkeztu du gaur, azaroak 6. Iragarkia Txakur Gorria sormen kolektiboak egindako kartelean oinarrituta dago, eta Landako Guneko mugimenduak irudikatzen ditu, animazioaren bidez: orrialdeak pasatzen, jendearen joan-etorria, sortzaileen sinadurak, bisitarien besarkadak… Azokako aniztasuna islatzen du, beraz.
Miren Amuriza eta Oier Guillan dira iragarkiaren narratzaileak. Euren hitzekin batera, Landakon entzuten diren soinuak agertzen dira, bestelako musikarik gabe.
«Sartu da / Sartu dira / Orrialdeak pasatu eta usaindu / Liburua utzi dute / Hurrengoak hartu du / Sinatuko dizut? / Tori! / Kaixo, aspaldiko! / Besarkadak / Entzun dugu / Dantzan egin du / Kontatu dit / Beste buelta bat? / DA! ASKO DIRA!».
Bideoa ikusteko, egizu klik hemen: