Asteartea,
2025ko Urtarrilak 21

MugaKultura

loader-image
Durango
8:25 am,
temperature icon 9°C
Humidity 86 %
Ráfagas de viento: 31 Km/h

EH BILDU DURANGO · Tren estaziorako sarrerari buruzko mozioa

BILDU LOGO

EH Bildu Durango

Horrenbeste eztabaida sortu duen tren estazioa 2012ko abenduan inauguratu zen eta ordutik agerian geratu dira honen eraikuntzak izan dituen akatsak. Eta hauetako asko eta asko estazio honen sarreretan izan dira.

2016an, Dani Maeztu parlamentari ohiaren galdera erantzunez, Ana Oregi sailburuak onartu zuen estazioaren eraikuntzan egiturazko hutsuneak zeudela. Hobekuntzak egin izan dira gerora, baina segitzen dute akatsek. Esaten zenaren arabera, hutsune guzti hauek konponduak izango ziren sarrera nagusia eginez gero. Aitzakia hau baliatuz bota zuten estazio zaharra, gutxietsiz kultura, arkitektura eta ondare arloan adituak diren hainbat pertsonen iritzia, ahal nola, herriko Gerediaga elkartearena.  2017ko uztailean mozio bat aurkeztu genuen hau dela eta, estazio zaharra kontserbatzea eta beste erabilera batzuetara bideratzeko eskatuz. Horrela, herrian dauden hainbat arazori soluzioa emateko: sorkuntza espazio bat, gaztegunea, ludoteka, kultur etxea,… Baina ez zen lortu. PNV eta PSE aurkako bozkekin ez zen estazio zaharraren eraispena gelditzea lortu.

Durangar oroko dakien moduan, estazio zaharra eraitsi zen azkenean, baina… Non dago sarrera nagusi berria? Ez dago eta agertuko den esperantzarik ere ez.

2016ko Osoko Bilkuran jada eskatzen genuen gaur eguneko sarrera eta estazioa bera hobetzeko hainbat hobetze lan egiteko, gerora astiro-astiro egiten joan direnak: sarrera eta beste espazio batzuk estaltzea, eskailerek zuten malda jaistea, gaueko iluminazioa hobetzea, irisgarritasuna hobetzea, komun publiko batzuk jartzea, itxarongela bat ezartzea,… Eta ezetzaren gobernuak, PNV eta PSEk, beste behin, ezetza eman zigun.

Beste behin 2018ko maiatzean eskatu genuen komun publikoak jartzea estazioan, itxarongela batekin batera. Arartekoak ere eskatu zion ETSri komun hauek behingoz ezartzeko estazioan, gobernu taldeak osoko Bilkuran kontrakoa sinestarazi nahi izan zigun arren. Eta nola ez, ezetza izan zen mozio honi gobernu taldeak.

Puntu honetan, iragan igandean, urriak 28, berriro ere inauguratu zen ustezko emergentziazko sarrera, hilabeteetan zehar egin diren hobekuntzekin. Eta berriro ere, emaitza ikusirik, hutsuneak jarraitzen. Lehenengo euriekin, berriro ere itoginak agerian geratu dira.

ETSk komunikabideei eginiko deklarazioetan zera esan zuen iragan asteartean, 291.000 euroko gastua egin ostean, ETSk onartzen du estazioko sarrera berriro ireki zela leihoak zigilatu gabe, “hori dela eta itoginak”.

Honekin batera, akatsak agerikoak dira oraindik. Irisgarritasunari dagokiola, segitzen du minimoak bete gabe. Eskailera mekaniko batzuk jarri ahal zituzten bertan, adibidez, merkatalguneko sarreran daudenen moduan.

Guzti honengatik, Durangoko udalbatzak eskatzen dio ETSri eta Durangoko udal gobernuari:

ETSri:

  1. Zuzendu eta konpondu ditzala estazioko sarrerako itoginak.
  2. Eskailera mekaniko batzuk jartzea estazioko sarrera nagusian.
  3. Informatu dezala sarrera nagusia egiteko asmorik duen ala ez. Ezetza baldin bada, honen arrazoiak eman ditzala, eta baiezkoa baldin bada, zehaztu dezala noiz, nola, zein proiekturekin eta zien dirurekin egingo den sarrera hau.

Udal gobernu taldeari:

  1. Bere utzikeria jarrera alde batera uztea eta durangarren interesak babes ditzala. Eskatu diezaiola edozein entitate publiko zein pribaturi, ez soilik legeak eskatzen dituen minimoak, baizik eta exigitu dezala durangarrek beharrizan eta errealitatera doitzen diren zerbitzuak.
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu