Iurretako Musikaldia azaroaren 5 eta 17 bitartean ospatuko da
Datorren azaroaren 5an, musika herritarrei hurbiltzeko asmoa duen Musikaldia-ren edizio berri bati hasiera emango diote Iurretan.
Lehenengo ekitaldia Juan Orobiogoitia ikasleei zuzendutako kontzertu didaktikoa izango da “Las guitarras que nos envuelven” izenekoa. Marc Castellóren eskutik gitarraren historia eta bere soinua hurbilduko zaizkie ikasleei.
Bigarren emanaldia azaroaren 9an izango da Paddam, la Chanson francesa taldearen kontzertua izango da arratsaldeko 18,30ean Ibarretxe Kultur Etxean.
Paddam bikotea, Estefanía S. Wulf abeslaria eta Iñaki Miguel pianistak osatzen dute. Hauek La Chason emanaldia eskeiniko digute garai bateko ahaztezineko abestiak abestuko dituzte Edith Piaf, Charles Aznavour edota Haques Brel abeslarien abesti ezagunekin.
Bukatzeko azaroaren 17an Durangaldeko 4Kote taldea izango da protagonista. Ahots zuriko taldearen emanaldia 18.30ean izango da Ibarretxe Kultur Etxean