Larunbata,
2025ko Martxoak15

MugaKultura

loader-image
Durango
5:24 pm,
temperature icon 7°C
Humidity 85 %
Ráfagas de viento: 14 Km/h

Durangoko ondarea bertatik bertara ezagutzeko doako bisita gidatuak eskainiko ditu Gerediaga Elkarteak azaroko larunbatetan

Gerediaga Elkartea

2018. urte hasieratik Durangoko turismo bulegoarekin lankidetzan ari da Gerediaga Elkartea, Durangoko hirian zehar zazpi bisita gidatu diseinatu eta interesa duten taldeei eskaintzeko. Bisita horietan oinarrituta egingo dira azaroko bisitak.

calzo Santa Ana

Inglesez, euskaraz eta gazteleraz izango dira bisitak. Durangoko historia eta ondarea gertutik ezagutzeko aukera izango da. Bisita gidatu batzuetan gailu esteroskopioak ere erabiliko dituzte, gaur egungo eta lehengo Durango argazki zahar bidez konparatzeko. Bisitetan izena emateko gerediaga@gerediaga.eus helbide elektronikora idatzi edo 946818066 telefonora deitu daiteke.

Bisita guztiak 12:00etan hasiko dira eta ordu t’erdiko iraupena izango dute. Datak honako honek dira:

Azaroak 3 : Black and White Durango – ingleses.  (Esteroskopioak erabiliko dira)

Azaroak 10: Durango dorre puntatik – euskaraz  (Santa Anako dorrera igoteko aukera)

Azaroak 17: Durango en blanco y negro – gazteleraz (Esteroskopioak erabiliko dira)

Azaroak 24: Andra Mariak hitz egingo balu – euskaraz (Basilika barruko bisita)

selfp

ARGAZKIA · Gerediaga Elkartea

Urtean zehar · 2018urte hasieratik taldekako bisita gidatuak kudeatzen dihardu Gerediaga Elkartea, Durangoko turismo bulegoarekin lankidetzan. Zazpi ibilbide diseinatu dira horretarako eta helburua Durangoko ondarea eta historia zabaltzea da.

Lau lagunek osatzen dute gidari taldea : Jon Arroita, Imanol Tabera, Alazne Santurtun eta Gloria Bonilla. Sei hizkuntzatan eskaintzen dira bisitak: euskaraz, gazteleraz, ingleses, italieraz, frantsesez eta alemanieraz.

Urte hasieratik egin diren taldekako 17 bisitetan 500 pertsonak ezagutu dute Durango.  Euskal Herriko taldeak izan dira gehienak, baina izan dira tartean, Katalunia eta Burgoseko taldeak. Gehienek, Durango Erdi Aroko hiria nolakoa izan zen ezagutu dute, tartean esteroskopioak erabilita.

Ondarearen Europako jardunaldiak · 10 urte daramatza Gerediaga Elkarteak Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatzen. Gure lana eskualdeko herrietan, urte bakoitzean nabarmendu nahi den kontzeptuari lotuta, ekintzen programa diseinatzea eta kudeatzea izaten da.

Aurten  emakumeek historian zehar ondarean egindako ekarpena nabarmendu da.  Durangaldean hamar herritan egin dira bisitak eta ekitaldiak. Kepa Junkerak Gerediagako foru-zelaian emandako kontzertuak izan du ohiartzun gehien, baina bisita gidatu guztiek izan dute harrera hona. Nabarmentzekoak dira ere, Mallabia eta Berriz herrietan egin diren bisitak. Bietan itxaron zerrendak izan ditugu.

Datuei erreparatuz, ia 300 pertsonek parte hartu dute jardunaldietarako antolatu ditugun bisita gidatuetan. Eta beste 100 bat lagun itxaron zerrendan geratu da. Horri gehitu behar zaizkio Kepa Junkeraren kontzerturako Gerediagako foru-zelaira  gerturatu ziren 200 bat lagun.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu