Asteazkena,
2025ko Urtarrilak 22

MugaKultura

loader-image
Durango
5:33 am,
temperature icon 13°C
Humidity 95 %
Ráfagas de viento: 23 Km/h

GAUR, ELORRIOKO ARRIOLAN · 30 Urteurrenaren gala 2018

Gaur Elorrion Arriolako 30 urteurrenaren jaialdia ospatuko dute. Gala 20.30etan hasiko da eta sarrera 5 eurokoa izango da.

 

“POOL” (Amaia Elizaran & Xabier Zeberio) // Dantza

Likido bat forma zehatzik ez duen materiaren egoera da. Erraz aldatzen da eta berau barnebiltzen duen edukiontziaren arabera definitzen da. Giza gorputza %70a ura da.

Musikak eta dantzak bat egiten duten dantza garaikideko pieza bat da Pool. Amaia Elizaran dantzariaren eta Xabier Zeberio musikariaren arteko lana da eta bertan inprobisazioen bitartez hizkuntza koreografiko bat bilatzen da.

Zuzendaritza, Koreografia: Amaia Elizaran
Interpreteak: Xabier Zeberio, Amaia Elizaran
Musika: Xabier Zeberio

 

“BEHOBIA / SS – TXALOKA ERO MODUAN” (Libe Mendizabal & Tessa Andonegi) // Mikroantzerkia

Gelan esku-ohe bat dago. Bertan gaixo/paziente bat dago, Ane, eserita eta burua makurtuta, gainbehera etorrita eta larrialdietako medikuaren zain. Emakume mediku bat sartzen da egun guztia lanean eman duela erakutxiz aurpegiarekin.

Gogorrena ez da Behobia korrika egitea. Ezta amaitzea ere. Benetan jasanezina hurrengo lasterketa arte itxarotea da. Guk itxaronaldia amaiezina ez izateko antidotoa dugu.

Testoa: Libe Mendizabal
Antzezleak: Libe Mendizabal eta Tessa Andonegi

 

“MARKINATIK NATORREN ARTISTA BAT NAIZ NI” (Ander Lipus) // Mikroantzerkia

Duela 30 urte, Elorrioko antzokiak ateak ireki zituen.
Duela 30 urte, nire ametsa eszenatoki gainera igotzea zen.
Maleta egin eta Markinatik Madrilera abiatu nintzen antzerkia ikastera.
Nik ere artista izan nahi nuen. Artista?

Antzezlea: Ander Lipus

 

“TAUPADAK” (Kukai & Logela) // Dantza

Diziplina anitzeko ikuskizuna dugu, euskal dantza garaikidea eta multimedia lengoaia batzen dituena. Antzezpenean zehar artistak bizi izandako barne-sentipenak azaleratuko dira Taupadak-en.

Dantzariak: Kukai
Multimedia: Logela

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu