Asteazkena,
2025ko Urtarrilak 22

MugaKultura

loader-image
Durango
1:08 am,
temperature icon 12°C
Humidity 95 %
Ráfagas de viento: 31 Km/h

Euskaraldiak Elorrioko kaleak euskaraz bete ditzala, sustatzaileen nahia

euskaraldia

Elorrion euskararen erabilera zenbatekoa den aztertu duen ikerketaren datuak aurkeztuko dira azaroaren 7an Arriolan egingo den ekitaldi irekian.

Euskaraldia Euskal Herriko txoko ezberdinak euskaraz betetzeko asmoz jaio den egitasmoa da. Egitasmoa aurrera ateratzeko, herritar, eragile sozial eta erakunde publikoek indarrak batu eta modu bateratu batean ekingo diote erronkari.

Elorrion ere hala izango da, eta hurrengo asteetan antolatu dituzten ekimenak azaldu asmoz, prentsaurrekoa egin dute Euskaraldiaren baitan lanean dauden herritarrek eta Udalak. Agerraldi horretan, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean euskaraz bizitzeko deia egin diete elorriar guztiei, eta horretarako hainbat egunez kalean jarriko den mahaian izena ematea eskatu diete, besteak beste. “Belarriprest eta Ahobizi gehiago behar ditugu, eta ez hamaika egunez bakarrik, urte osoan baizik. Izen ematea irekita dagoen bitartean, ingurukoak Euskaraldian izen ematera gonbidatu behar ditugu”, adierazi du Idoia Buruaga alkateak.

Izena emateko hainbat bide daudela azaldu dute Euskaraldiko Batzordeko kideek. Hona hemen puntuak:

  • Internet bidez euskaraldia.eus helbidean.
  • Honako postontzi finkoetan: Elorrioko Udalean, Iturri kultur etxean, Elorrioko
  • Herri ikastetxean, Txintxirri ikastolan, Lourdes ikastetxean edo AEK euskaltegian.
  • Astebururo herriko hainbat lekutan jartzen diren izen-emate mahaietan.

Aurkezpen irekia, azaroaren 7an · Gainera, behin ariketan izena emanda, zelan jokatu argitzeko formakuntza saioak ere eskainiko dira: Belarripest taldekoentzat urriaren 30ean edo azaroaren 16an; Ahobizi izango direnentzat, berriz, urriaren 25ean, azaroaren 6an edo azaroaren 20an —saio guztiak Iturri kultur etxean izango dira, arratsaldeko 19:00etan—.

Halaber, ekintza berezia prestatu dute datorren iganderako. Izan ere, izen-emate mahaia jarriko dute herriko plazan, eta 13:00etan, eguerdiko giro ona hobetzeko, Beatriz Egizabalen (klown eta antzerkilaria) emankizuna izango da.

Azaroaren 7an, berriz, «2+2 ≠ 4» (Bi gehi bi ez dira lau) aurkezpena egingo da Arriolan, arratsaldeko 19:00etan. Bertan, Elorrion euskararen erabilera zenbatekoa den aztertu duen ikerketaren datuak aurkeztuko dira.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu