Asteartea,
2025ko Urtarrilak 21

MugaKultura

loader-image
Durango
12:53 am,
temperature icon 12°C
Humidity 95 %
Ráfagas de viento: 31 Km/h

Ahotsenea euskal sortzaileen topagunea izango da 70 kontzertu eta 42 solasaldi baino gehiagorekin

AZOKA-DA-iban

DA!. ARGAZKIA. Iban Gorriti

Ahotseneak ez du etenaldirik izango abenduaren 5etik 9ra bitartean. Goizeko 11:00etatik hasita eta 20:00ak arte, solasaldien gunean eta zuzenekoen karpan 200 sortzaile baino gehiago elkartuko dira, 70 kontzertu eta 42 solasaldi eskaintzeko.

UNAI ITURRIAGA IBAN 1 copia

Unai Iturriaga. ARGAZKIA. Iban Gorriti

Solasaldien gunean (Landako barruan) idazle ugari batuko dira Azokako bost egunetan. Euskal literaturaren erreferenteak gertutik ezagutzeko aukera izango dugu eta idazle askok euren azken nobedadeen berri emango dute: Alaine Agirre (Kamisoi zuri zetazkoa – Erein, Oier – Erein), Harkaitz Cano (Fakirraren ahotsa – Susa, Mecanografiak – Txalaparta), Katixa Agirre (Amek ez dute idazten – Elkar), Gotzon Barandiaran (Hitzen ahairea – Susa), Pako Aristi (Rosa itzuli da – Erein), Idurre Eskisabel (Goseak janak – Susa), Edorta Jimenez (Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua – Txalaparta), Iban Zaldua (Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak – Elkar) Unai Iturriaga, Jasone Osoro, Jon Arretxe, Oier Guillan, Jakoba Errekondo, Ane Labaka, Joseba Tapia eta abar.

 

AZOKA Jon Arretxe Iban Gorriti

Jon Arretxe. ARGAZKIA. I. Gorriti

Komikigintzak eta bertsolaritzak ere euren tartea izango dute solasaldien gunean. Horrez gain, Euskal Herriko hainbat elkartek ere Ahotsenean aurkezpenak egingo dituzte:  EHAZE, Gasteizko Gaztetxea, Emagin elkartea, Eztena…

NOGEN Iban Gorriti AZOKA

Nögen. ARGAZKIA. I.Gorriti

Zuzenekoen karpari dagokionez, 70 musikari eta musika talde igoko dira eszenatoki bietara. Aurkezpenik behar ez duten euskal musikaren erreferente ugari egongo dira Ahotsenean, batzuk aipatzearren: Gatibu, Txapelpunk, Hesian, Izaki Gardenak, Nogen, Iker Lauroba, Egurra eta kitto, Skasti, Larregi edo Leihotikan musika taldeak.

Skasti by Iban Gorriti0

Skasti. ARGAZKIA. I. Gorriti

Marea Naranja Guda Dantza 4

Guda Dantza. ARGAZKIA. I. Gorriti

Azken urteetan musika talde ezagunetan aritu diren hainbat musikarik ere euren proiektu berria aurkeztuko dute Ahotsenean: Guda Dantza, Hezurbeltzak (Jon Maia eta Gorka Hermosa), Era Batera (Gatibuko Gaizka Salazar eta Mikel Caballero, Ken Zazpiko Beñat Serna eta Willis Drummondeko Jurgi Ekiza) eta Xabi Bandini (Kerobia taldeko abeslaria).

Haxotz Iban Gorriti 1

Haxotz. ARGAZKIA. I. Gorriti

Euren disko berria kaleratzen duten taldeak ere egongo dira Ahotsenean, besteak beste: Mikel Uraken, Haxotz, Azalera, Zizel, Polybius, Txost, Rolan Garces, Maddi, Antton Larrandaburu eta bitxiloreak.

JOsu Bergara by Iban Gorriti1

Josu Bergara. ARGAZKIA. I. Gorriti

Musika estiloei dagokionez, aniztasuna izango da Ahotseneako ezaugarri nagusietako bat: bakarlariak (Josu Bergara, Inun, Eneritz Furyak…), rap edo hip-hopa (Aneguria, Gatom, Bad Sound…) eta abar. Nabarmentzekoa da aurten autoekoizpenek izango duten protagonismoa.

INun Azoka Iban Gorriti

Inun. ARGAZKIA. I. Gorriti

Egitarau osoa kontsulta daiteke Ahotsenearen webgunean:

http://ahotsenea.durangokoazoka.eus/eu/egitaraua-ahotsenea

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu