Asteazkena,
2025ko Urtarrilak 22

MugaKultura

loader-image
Durango
1:52 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 65 %
Ráfagas de viento: 51 Km/h

Adin eta gustu guztietarako 190 jardueratik gora jasotzen ditu 2018ko San Fausto jaietako egitarauak

pegatina

Durangoko Udaletxeko pleno aretoan aurkeztu dira gaur arratsaldean 2018ko San Fausto jaietako programaren nondik norako guztiak. Urtero bezala, Durangoko Udaleko Jai Batzordeak publiko eta adin guztietara zuzendutako egitaraua landu du, kontzertuak, antzerkiak, kale animazioak, lehiaketa gastronomikoak, erakusketak, kirol ekitaldiak, ume eta gazteei zuzendutako jarduerak,… mota desberdinetako jarduerak biltzen dituen programa aberatsa osatu da. Honela, aurtengo egitarauak, iazkoaren antzera, 190 jarduera inguru biltzen ditu.

Disfraz San Fausto 01

Día de los disfraces. PHOTO. Mugalari

 

Iker Oceja, Durangoko Udaleko jaietako zinegotzi ordezkari eta jai batzordeko presidenteak aurkezpenean adierazi duenez, “durangar guztiei, nagusi zein gazte, herritar zein kanpotar, orohar, hurbilduko diren pertsona guztiei jai giroan murgiltzeko gonbitea luzatzen diet. Hori bai, Sanfaustoak errespetuz, bakean eta arduraz gozatu behar ditugu”.

Bestalde, Ander Álvarez, Durangoko Udaleko teknikariak azpimarratu duenez, “programa herritarren ekarpenen islada da, Jai Batzordearen ekintzak zein herriko elkarte eta entitate desberdinen proposamenak jasotzen baititu”. Alvarezek, urtero lez, guztien konpromisoa eta atzeko lana nabarmendu ditu, ikusten ez den hori, eta eskerrak eman die guztiei beraien esfortzu eta ekarpenengatik, programatutako jarduera guztiak arrakastaz garatzeko ezinbestekoak baitira.

Zugaza argazkia

Miguel Zugaza será el pregonero de inicio de fiestas.

Aurreko asteetan azaldu bezala, aurtengo sanfaustoak urriaren 11tik 21era ospatuko dira. Txupinero Handi lanetan, Miguel Zugaza arituko da, Jai Batzordeko kideek hala erabakita. Zugazaren izendapenak, artea zabaltzeko duen konpromisoa eta baita Durangorekin duena ere aintzatesteko asmoari erantzuten dio. Durangar honen lana eta ibilbide profesionala nabarmendu nahi izan da. Bestalde, Tabira Igeriketa Taldea izango da Txupinero Txiki. Urte guzti hauetan ugariak dira taldeak lortutako kirol lorpen eta aintzatespenak, Durangoren izena lehiatzen diren tokietara eramanez.

FOTO CLUB TABIRA-2017

El Tabira será el txupinero txiki.

Programari dagokionez, publiko eta adin guztietara zuzendutako 190 jarduera inguru biltzen dituen egitaraua prestatu du Jai Batzordeak. Udaleko sail desberdinen arteko lana eta koordinazioa, zein udalerriko elkarte eta entitate desberdinen dedikazioa, disponibilitatea eta ekarpenak, ezinbestekoak izan dira programa eratzerako orduan. Txupinazoa urriaren 11n, ostegunean, izango da. 20:00etan, Udaletxeko plazan.

Txupinazo Txikia aldiz, hurrengo egunean izango da, urriaren 12an, ostiralean, 12:30etan. Mozorro eguna, ohikoa denez, bigarren asteburuan ospatuko da, urriaren 20an hain zuzen ere. Barrakak eta zezen plaza ohiko lekuan izango dira, Laminación y Derivados enpresaren orubean. Era berean, azpimarratzekoa da baita, hainbat elkarteren lankidetza jai egitaraua osatzerako orduan. Hala, Jai Batzordeak, eskertu eta goraipatu egin nahi izan du kolektibo guzti hauen lana eta egindako esfortzua.

Gogoratu beharra dago, Agueda Larrazabal getxoztarraren diseinua, “Guztiontzako jaiak eraikitzen”, izan dela aurtengo lehiaketako irabazlea. Bere kartela aurkeztutako 30 proposamenetatik aukeratua izan da eta botoen %38,3a jaso ditu. Botatzeko epeak irekita iraun zuen 6 egunetan guztira 872 boto jaso ziren. Jai hauetarako aurkeztu diren kartel guztiak erakusgai izango dira urriaren 3tik 23ra Durangoko Udalaren web orrian.

Taao-Kross-lengua-2

Foto de promoción de DJ Taao Kross.

Aurtengo nobedadeak · Txupineroen aurkezpen prentsaurrekoan aurreratu zen moduan urteroko marmitako txapelketa Sukalkira aldatu behar izan da ez baitzegoen bermatuta hegaluzea lortu ahal izatea, kostera abuztuan itxi baitzen. 120 plazak bete dira dagoeneko.
Azpimarratzeko jardueren artean, urriaren 12an adibidez, DJ gau berezi bat programatu da. Ibizatik etorritako Dream3Team eta Taao Kross arituko dira Durangaldeko beste bi artistekin batera: Gorka Pérez eta Danny Meip. 21:30ean hasiko da, Ezkurdin.

Urriaren 13an Reincidentes kontzertua izango da. 23:00tan Ezkurdin. Urriaren 12, 13 eta 20an zezensuzkoa egongo da. 12an eta 20an Ezkurdin egingo dira eta 13koa Santa Anan. Urriaren 12an Magia ikuskizun bat ere eskainiko da San Agustin Kultur Gunean. Titulua: «5. Un espectáculo de magia diferente».

Reinci3

Reincidentes regresa a fiestas de Durango.

Txosnei dagokionez, Landakoguneko kanpokaldean instalatuko dira, Landako Gunea eta Plateruena Kafe antzokiaren arteko espazioan. Txosna eremu horretan egingo diren (kontzertuak, paella eguna, tortilak…) ekitaldiak Txosna Batzordeak antolatutakoak dira. Durangoko Udaltzaingoaren segurtasun-dispositibo berezia Kronograma bat ezarri da jaietako ekitaldiekin, bereziki jendetsuak izatea eta bide eta
gune publikoetan eragina izatea espero direnekin.

Halaber mapa baten jai-guneak seinalatu dira, ibilgailuen trafikorako sarbideen eraginekin eta larrialdi zerbitzuentzako alternatibekin.
Larrialdi zerbitzuak (112, suhiltzaileak, udalerriko anbulantziak) dokumentu hoien jakinaren gainean jarriko dira. Ertzaintzarekin aurretiaz bilerak egingo dira, segurtasun estaldura koordinatzeko eta baterako jardunetarako komunikazio kanal espezifikoak ezartzeko.

Eta azkenik, zerbitzuak indartu egingo dira, kalean ibiliko den agenten kopurua urteko batezbestekoarekiko bikoiztu egingo delarik.
Esker onak eta parte hartzeko deia Durangoko Udalak Udaleko sail guztiei, Jaietako Batzordeari eta baita elkarte eta talde ezberdinei ere, bere esker ona adierazi nahi die jaien antolakuntzan egindako lanagatik eta hartutako arduragatik.

Udalak, jaietan parte hartzeko eta jaiez erantzunkizunez gozatzeko gonbidapena luzatzen du, durangar guztien gustukoak izango direlakoan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu