Asteazkena,
2025ko Urtarrilak 22

MugaKultura

loader-image
Durango
2:56 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 66 %
Ráfagas de viento: 44 Km/h

Fatxadak konpontzeko eta oztopo arkitektonikoak kentzeko dirulaguntzak Iurretan

Iurretako Udalak 2018ko ekitaldirako diru-laguntzak emateko deialdia onetsi du udalerrian fatxadak eta estalkiak birgaitzeko, oztopo arkitektonikoak kentzeko eta bizitegi kolektiboko erabilerako eraikinetan igogailuak jartzeko.

Iurreta policía

Diruz lagunduko dira 2017ko urriaren 1etik eta 2018ko irailaren 30era bitartean obra-lizentziak lortu dituzten obrak eta dagokien udal ordenantzan ezarritako baldintzak bete dituztenak. Eskabideak aurkezteko epea 2018ko urriaren 26ra bitarteko izango da. 2017. urterako aurrekontuetan 25.000 euro esleituta daude.

OZTOPOAK KENDU · 2009ko ekainaren 11n, “Fatxadak eta estalkiak birgaitzeko, oztopo arkitektonikoak kentzeko eta bizitegi kolektiboko erabilerako eraikinetan igogailua jartzeko diru-laguntzak emateko” udal Ordenantza onartu zenetik, Iurretako Udalak diru-laguntzak eman ditu, dagozkien deialdietan 31 jabekideen erkidegok laguntzaren arrazoia dela eta lanak burutzea erabaki baitute; horietatik, 12 igogailuak jarri, 9 aurrealdea birgaitu, 4 teilatua konpondu, 3 irisgarritasuna hobetzeko obrak burutu eta 3 aurrealdea eta teilatua birgaitu dituzte. Epe honetan laguntzaren zenbatekoa guztira 244.126 eurotakoa da.

2017an emandako diru-laguntzak honela banatu ziren:

 

2017 Diru-laguntzak
Irisgarritasuna Maspe 7.966,77
Igogailua Zubiaurre 17.033,23
GUZTIRA   25.000,00
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu