Durangoko Udalak ‘Emakumeen ekarpena Durangoko historiari’ ikerketa beka deitu du
Durangoko Udaleko Berdintasun Sailak ikerketa beka bat deitu du: “Emakumeen ekarpena Durangoko historiari”. Helburua da emakumeek historian zehar egin dituzten lanak berreskuratzea.
Berdintasun saileko Pilar Ríosen hitzetan “emakumeak isilduak izan dira historian zehar eta, ondorioz, egungo emakume durangarrak apenas dute erreferentziarik”.
Sozialistak hauxe gaineratu du: “Aspalditik ari gara ildo hau lantzen. Herriko zenbait kale eta eraikini emakumeen izenak jarri dizkiogu, eta orain ikerketa beka deitzea pentsatu dugu emakumeon lana eta presentzia indartzeko.”
Ikerketa lana tutoretza bidez egingo da. 6.000 euro jarri dira, eta lana sei hilabeteko epean egin behar da. Eskaintzak aurkezteko epea urriaren 15ean amaitzen da.