Asteazkena,
2025ko Urtarrilak 22

MugaKultura

loader-image
Durango
2:43 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 66 %
Ráfagas de viento: 44 Km/h

DURANGALDEKO EH BILDU: «Pozik bai, baina behin betiko pausoak emateko zain»

BILDU LOGO

EH Bildu Elorrio

Ikasturte honen hasieran Eusko Jaurlaritzak hezkuntza sare publikoko bi urteko ikasleei eskola-garraioa murriztu die, eta egoera horrek ezinegona eta hainbat arazo sortu die batez ere landa eremuan bizi diren hainbat familiei. Egoera horren jakitun, Durangaldeko EH Bilduko alkateak (Elorrio, Mañaria, Atxondo eta Izurtza) zein udal ordezkariak harremanetan jarri ziren herrietako ikastetxeekin, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailera guraso eta ikastetxeetako zuzendaritzen ezinegona bideratzen lagundu asmoz. Orain, Eusko Jaurlaritzak atzera egin eta zerbitzua eskaintzen jarraituko du.

PHOTO-2018-09-24-14-48-00

Eusko Jaurlaritzaren atzera egitearekin “pozik” agertu dira Idoia Buruaga, David Cobos, Endika Jaio eta Lorea Muñoz, Elorrioko, Atxondoko, Mañariako eta Izurtzako alkateak, hurrenez hurren: “Gure Udaletan ezarri nahi dugun lan egiteko era isladatu du gatazka honek, herritarren kexak jaso, kaltetuak entzun eta gaia bideratzen saiatu garelako. Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiegu ikastetxeetako zuzendaritzei, egindako lanak fruituak eman dituelako. Hala ere, urrats gehiago daude egiteke, eta alboan izango gaituzte laguntza behar izanez gero”. Izan ere, arazoa konpontzetik urrun dagoela nabarmendu dute koalizioko kideek.

Eusko Jaurlaritzaren arabera, baimena behin-behinekoa da eta 2019 urteko ikasturtean ekingo diote behin betiko irtenbide bat bilatzeari. Hori dela eta, “eskola garraioa arautzen duen Dekretua aldatzea” eskatu diote EH Bilduko ordezkariek, eta horretarako aurreko astean Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuari eskatutako bileraren beharra berretsi dute, “beharrezkoa baita mahai batean ikastetxeetako
ordezkariekin jesarri eta behin betiko irtenbide bat bilatzea”.

“Zerbitzua berrezartzeak ez du esan nahi arazoa konpondu denik. Seme-alaba horien hezkuntza eskubidea kolokan geratu da, garraio zerbitzua kenduz gero, kontziliazioa ia ezinezkoa delako lana duten gurasoentzat. Hori dela eta, aurtengo ikasturtean Eusko Jaurlaritzak hartuko duen erabakiaren zain egongo gara, ‘partxe’ honetatik haratago, bertan argituko baita zein den bere benetako jokabidea. Edo
beste batera esanda: segurtasunaren aitzakipean zerbitzu hau murriztuko duen ala ez jakingo dugu”.

Gauzak horrela, lau udalerri horietan zein eskualdeko gainontzeko herrietan aurkeztutako mozioa mantenduko du EH Bilduk. Bertan, besteak beste, Hezkuntza Sailak, ikastetxe publikoekin elkarlanean, EAEko eskola garraioaren egoerari buruzko azterketa egin dezala eskatuko dute, dauden beharrak eta oztopoak detektatzeko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu