Asteazkena,
2025ko Urtarrilak 22

MugaKultura

loader-image
Durango
4:42 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 67 %
Ráfagas de viento: 42 Km/h

EH BILDU: «Nola lortu LH5 DBH4 bitarteko ordenagailuen dohakotasuna eta zein erabaki hartu Abadiñoko balizko batxilergoaren aurrean?»

BILDU LOGO

Testua: EH Bildu Abadiño

DBH-ko eta Lehen Hezkuntzako gurasoei zuzenduta, hitzaldi informatiboa emango dugu, urriaren 2-an, asteartean, 18:30-etan Errota kultur etxean. Hizlaria, Abaiñoko institutuko irakasle den Mikel Urrutia izango da. 2 izango dira jorratuko ditugun gaiak: Abadiñoko institutuan Batxilergoa eskaintzearen abantailak eta desanbantailak, eta LH-ko 5. mailatik DBH-ko 4.mailara arte ikasle guztiek ordenagailua izatea nola bermatu, familentzat kosturik suposatu gabe.

Institutuan batxilergoa jartzearen aukerari dagokionez, urriaren 3-an, asteazkenean, DBH-ko gurasoek, tutoreekin izango dituzten bileretan, Abadiñon Batxilergoa jartzea nahiko luketen edo ez erantzun beharko dute. Erabakia hartzeko ordea, ez dute inolako informaziorik izango, hau da, zenbat lerro sortu ahalko ziren, hain ikasle gutxirekin aukerakoak hartzeko zelako zailtasunak egongo lirateke, kalitate minimo bat bermatua egongo ote litzateke? Hitzaldian kontzeptu horien gaineko informazioa emango dugu, eta gurasoei proposatuko diegu, Hezkuntzatik informazio gehiago eta zehatzagoa eman arte, itsuan aukeraketarik ez egiteko. Izan ere, informaziorik eman gabe egindako galdeketaren emaitzak, gure seme alaben etorkizuna akademikoan eragin kaltegarria izan baitezake.

Ordenagailuei dagokionez, Heziberri 2020 marko pedagogikoan adierazten den bezala, erabat beharrezkoa da, gutxienez LH-ko 5. mailatik DBH-ko 4.mailara arteko ikasleek digitalizaioa bermatua izatea. Eusko Jaurlaritza ordea, ez da ordenagailuen kargu egiten, soilik bekadunei ematen die diru laguntza, eta ez da %100era heltzen. Ondorioz, familiek erosi behar dituzte, mantenimendua barne 274€-ko balioa duten ordenagailuak. Honen aurrean, ikastetxeetako arduradunek udalera jo dute eta gobernu taldeak familia bakoitzari 30 € ematea erabaki du (familia bakoitzak beraz, 244€ ordaindu beharko ditu bere poltsikotik). Ez dugu begi onez ikusten familiek ordenagailuak ordaindu behar izatea, eta Hezkuntza Sailari digitalizaziorako bitartekoak jartzeko exijitzeaz gain, gure planteamendua udalak beharrezkoak diren ordenagailuak erostea da. Horrela, pertsonalak izatetik, ikastetxeko ordenagailuak izatera pasatuko ziren, eta familiek ez lukete ezer ordaindu beharrik izango. Gobernu taldeak ez du gure proposamena ontzat hartu, eta 30 €-ko diru laguntzarekin egin du aurrera.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu