Asteazkena,
2025ko Urtarrilak 22

MugaKultura

loader-image
Durango
11:58 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

EH BILDU: «Zelaietako irisgarritasun eta segurtasun ezarekin bukatzeko, guneak markatu eta mozioa sartuko dugu udalan»

EH BILDU LOGO

Testua: Abadiñoko EH Bildu 

Zelaietan irisgarriak (accesible) eta seguruak ez diren gune ugari ditugu. Zoritxarrez ohikoa da gurpildun edota umeen aulkiak eta oinezkoak errepidetik ikustea, espaloietan ezin sartuz ibiltzen direlako.

EH Bildutik behin baino gehiagotan ohartarazi dugu udal gobernua egoeraren larritasunaz, baina begi bistakoa da arazo hau ez dela beraien lehentasunetan sartzen.

Urte luzetan ezer egin gabe aritu ondoren, badirudi, hauteskundeen bezperan milioi bat euro inguru bideratuko dituztela, ferialeku ingurua atontzen. Hau, ez da inolaz ere nahikoa, auzoko beste hainbat zonaldek irtenbiderik gabe jarraituko baitute.

Dirurik eza omen da aitzakia, baina beste milioi bat euro erabiliko dituzte Astolan futbol zelaia berritzeko. Lehentasunetan, maila berean jartzen dituzte segurtasuna eta irisgarritasuna, eta futbol zelaiaren beharra.

Guretzat, oinarri oinarrizkoena da, bizilagunen irisgarritasuna eta segurtasuna bermatzea, eta hori lortzeko helburuarekin ondorengo ekintzak egingo ditugu datozen egunetan:

  • Udal gobernuari mezu hau ozen helarazteko, auzotar guztiak gonbidatzen ditugu, ostegun honetan, irailak 20, arratsaldeko 6 etan Txanportara gerturatu, eta bertatik abiatuta, denon artean gure auzoko kaleetan gune arriskutsu eta ez- irisgarriak markatzera etor daitezen.
  • Irailaren 25ean, asteartea, arratsaldeko 7 etan burutuko den udalbatzarako mozio bat sartuko dugu, irisgarritasun eta segurtasuna auzo guztian zehar bermatzeko, udalak partida ekonomiko bat bidera dezan eskatuz.

zelaieta 1 zelaieta 2 zelaieta 3 zelaieta 4

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu