Osteguna,
2025ko Urtarrilak 23

MugaKultura

loader-image
Durango
6:12 am,
temperature icon 10°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

ERABAKI · «Isilik dauden bitartean Durango saltzen ari dira»

Testua · Erabaki plataforma

Durangar asko oporretan joan dira. Eguzkia izan dute, mendian edo hondartzan egon dira. Autoz zein hegazkinez. Baina hori guztia bukatu da. Errealitatera itzultzea tokatzen zaigu.

ERABAKI

Irailaren 16an Trenbidearen eta 5 dorreen proiektuari alegazioak aurkezteko epea bukatu zen, atzo, eta oraindik inork ez digu ezer esan duela bi hilabete aurkezturiko sinadurei buruz.

Noiz esango digu ezer Udal Gobernuak? Beste behin gardentasun eza euren ikurra. Zer dakigu biribilguneari buruz? Balierrek uztaileko komisioan adierazi zuen bezala, oraindik ez dakite zer den hor egiten ari dena? Epaitegi atzera joatea besterik ez dago. Biribilgunea, espaloia eta errepidea ikus daitezke. Eta hori ezer ez dakitela. Ezin dezakegu ahaztu, gainera, ETSk aurkezturiko proiektuaren alegazio epea atzo bukatu zela.

Bitartean, eta aurretik esan bezala, ez dakigu ezer sinaduren inguruan. 2016/02 Legearen 80.artikuluaren arabera erantzuna emateko azken eguna urriaren 18a izango litzateke. Benetan azkeneko unerarte itxarongo dutela?

EAJ eta PSE-EEk osaturiko Udal Gobernuari ahalik eta erantzunik azkarrena eskatzen diegu. Isilik dauden bitartean Durango saltzen ari direlako eta hurrengo belaunaldien etorkizuna jokoan delako.

Egunerokora itzuli gara eta Durangok erabaki beharra dauka.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu