Osteguna,
2025ko Urtarrilak 23

MugaKultura

loader-image
Durango
5:58 am,
temperature icon 10°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

Durangoko udalak aurten ere Europako mugikortasun jasangarriaren astearekin bat egingo du

Herriko mugikortasun jasangarri eta zentzuduna sustatzeko helburuarekin, Durangoko Udalak, beste urte batez Europako Mugikortasun Jasangarriaren Astea ospatuko du. Horretarako eta Berdeago, Stop Accidentes, Durangaldeko bizikleta eskola eta Del mar y para el mar elkarteekin elkarlanean, irailaren 19 eta 25 artean, ekintzaz beteriko egitaraua antolatu du.

carril-bici-durango-iban-700x450

Aurten berritasunez josita datorren rdizio berri honen programa , hain zuzen ere, gaur aurkeztu dute Durangoko Udaletxean Mari Jose Balier Durangoko Udaleko Hirigintzako zinegotziak eta Juan Zubiaurre, antolakuntzako kideak.

Gaur aurreratu dutenez, aurten astean zehar egingo diren ekintzen funtsa guztiz desberdina izango da. Nobedade gisa, ostiralerako, irailak 21, Berdeagok “Berdetxe, Green Mobility Forum” ekimena antolatu du, mugikortasun jasangarriaren inguruko hitzaldiak, alegia. Bertan, ibilgailu elkarbanatu eta alternatiboaz, multimodalitateaz eta bizikletaren erabilera bultzatzeak duen garrantziaz jardungo da. Foruma Durangoko Elkartegian egingo da 10:00ak eta 14:00ak artean.

Bestalde, larunbatean hilak 22, durangarrek Del mar y para el mar elkarteak antolatutako Plastikoen jasotzea bizikletan parte hartzeko aukera izango dute. Azkenik, Stop Accidentesek irailaren 25ean, asteartea, errepideetan bizitako esperientzien kontaketen road Show bat eskainiko du.

HELBURUA Mugikortasun Jasangarriaren Asteak informazioa, ospakizuna eta aldarrikapena bateratzea dauka helburu. Hori dela eta, aurtengo egitarauak, bestelako ekintza ludikoak ere bilduko ditu, besteak beste: bizikleta gymkana, puzgarriak, ibilgailu jasangarrien erakusketa, bigarren eskuko bizikleta azoka eta spinning maratoia. Ekintza hauek larunbatean ospatuko dira, irailak 22, Ezkurdi Plazan (euria eginez gero Andra Mariko arkupeetan).

Halaber, eta jada ohikoa denez, irailaren 19 eta 20an, DBH 2. mailako ikasleei zuzendutako bizikletaren inguruko oinarrizko ezagutzak ikasi eta elkarbanatzeko ikastaroa egingo da Durangoko ikastetxeetan. Jorratuko diren gaiei dagokionez, hurrengo hauek tratatuko dira besteak beste: bizikletaren ezagutza, erremintak, ergonomia, garbiketa eta mantenu lanak, arazoen diagnosia, zuloen konpontzea, balazten doiketa etab.

“Durangoko Udalak jasangarritasunaren eta mugikortasunaren alde hartutako konpromisoa erabatekoa da. Aurrerantzean ere, Udalak horren alde lan egiten jarraituko du, etorkizunari begira inbertsio bat izateaz gain, durangar guztien bizi kalitatea hobetzeko apustu bat baita” baieztatu du Mari Jose Balier zinegotziak.

Durangok Europar Batzordeak European Mobility Week ekimenaren bidez 2018an sustatutako kanpainarekin bat egin du Europako Mugikortasun Astearen kanpaina, biztanleriari mugikortasun jasangarriaren inguruko alternatibak erakusteko aukera ezin hobea da, baita hiriek zein herriek aurre egin behar izango dieten erronkak azaltzeko aukera bikaina ere. Era berean, gizartearen jarreran eragin eta Europarentzat garraiobide jasangarriago baten aldeko estrategia berri bat aurkitzeko lanetan aurrerapausoak ematea da helburua. Automobila atmosferan aurkitzen den kutsaduraren erantzule nagusietakoa bat dela azaldu nahi da eta alternatiba jasangarriagoak eta eraginkorragoak daudela jakinarazi. Durangoko Udalak, Europar Batasuneko estatu kideez osatutako European Mobility Week Batzordeak sustatutako 2017ko kanpainarekin bat egin du. Modu horretan, Durango, kanpaina honekin bat egin duten bestelako hiri parte hartzaileen artean erregistratuta geratu da hurrengo zerrenda honetan: http://www.mobilityweek.eu

SARIAK · Durango, “2018 Transformative Action Award” Europako iraunkortasun sarietarako hautatua Durango jasangarritasunaren kudeaketari dagokionez, udalerri erreferentea da. Izan ere, Durangoko Udala “2018 Transformative Action Award” Europako Iraunkortasun Sarietarako hautatua izan da. Ekitaldia azaroan ospatuko da Bruselan eta Hiri Jasangarrien Europar Plataformak antolatzen du. Sari hau irabazteko aukera duen kontinente zaharreko 40 udalerri eta erakundeetako bat da Durango. 2016ko apirilaren amaieran Bilbon ospatutako Hiri eta Herri Jasangarrien Europako zortzigarren Konferentzian onartutako Euskal Adierazpenean ezarritako irizpideak jarraituz, gizartean eraldaketa soziokulturala, sozioekonomikoa eta teknologikoa ahalbidetzen duten tokiko eta eskualdeko berrikuntza ekimenak aitortzen dituen saria da.

Halaber, 2015eko otsailean, Eusko Jaurlaritzak Durangoko Udaleko Agenda 21-aren bikaintasuna aitortu zuen “2014ko Euskadiko Udalerri Jasangarria Saria”-rekin. 40 udalerrik izan zuten sari hau irabazteko aukera. Aipatzekoa da ere, 2010. urtetik Durangok klima-aldaketaren aurkako udal plan bat du. Euskadiko 2050 Klima Aldaketaren Estrategiari jarraituz, planak klima-aldaketaren baretze eta egokitzapena du helburu. Halaber, Durangok Compact of Mayors (2015) ekimenarekin bat egin zuen, herri-gunearen transformazioaren bidez, herri-gunea bera klima-aldaketari egokitzeko xedez.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu