Osteguna,
2025ko Urtarrilak 23

MugaKultura

loader-image
Durango
6:04 am,
temperature icon 10°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

Durangoko Andraguneak ikastaro berezituak eskainiko ditu 14 eta 17 urte arteko nerabe eta gazteentzat

Durangoko Udaleko Berdintasun arloaren Jabekuntza Eskolak, aurtengo ikasturteko berrikuntzen artean, 14 eta 17 urte arteko nerabe eta gazteei zuzendutako programa eratu du. Adin tarte horretako neskek dantza, sorkuntza eta mugimendua jolasean ikastaroa, bideo-bikoizketa tailerra eta autodefentsa feminista tailerra izango dituzte.

Andragunea IBAN 1

Pilar Rios berdintasun arloko zinegotziak azaldu duenez, “gazteekin lanean jarraitu gura dugu, orain arte Erastop-Agrestop aplikazioarekin eta Herritarren Itunarekin egin dugun antzera, gero eta nabariagoa delako indarkeria matxistaren kontrako borrokan beharrezkoa dela neska gazteek kontzientzia feminista hartzea; horretan ahaleginduko gara eurentzat erakargarria izatea espero dugun eskaintza honekin”.

Ikasturte honetako Jabekuntza Eskolan 25 ikastaro eskainiko dira, iaz baino bat gehiago, eta guztira 412 plaza egongo dira. Izena emateko epea datorren astelehenean hasiko da, irailaren 10ean. Beste ikastaro berri batzuen artean, antzerki tailer bat eta “Estrategia eta emozioak xakearen bidez” izeneko ikastaroa egongo dira.

 ELKARTASUNA · Horrez gain, orain arte munduko emakumeekin elkartasuna eta trukea indartzeko egindako bidetik jarraituko du Jabekuntza Eskolak. Gaur egungo egoeraz jabetzeko “Emakume migratuak” eta “Emakume errefuxiatuak: saloresketek sexu esplotazioa helburu” ikastaroak eskainiko dira.  Pilar Riosen berbetan, “garrantzitsua da Durangoko gizartean emakumeak integratzeko lan egitea; alde batetik, pairatzen duten bazterketaren kontzientzia har dezaten, eta, bestetik, arrazismoa gure gizartean nagusitzea ekidin dezagun”.

Azkenik, emakumeen Topaguneak azken urteotan antolatutako jarduerekin jarraituko du (irakurketa taldeak, umeentzako masaje tailerrak, wikiemakumeak…) eta aurtengo jarduera berrien artean, Multimedia gela astean lau egunez zabaltzea erabaki da -iaz balorazio onak jaso eta ikasleek hala eskatu eta gero-: astelehenetan, asteartetan, ostegunetan eta ostiraletan, 10:00etatik 13:00etara. Horrez gain, Topaguneak emakumeei eta osasunari buruzko hitzaldiak antolatuko ditu eta maskulinitateen inguruko lan-saioak ere prestatuko ditu.

Berdintasun zinegotziak jardueren eskaintza zabala eta Berdintasun Arlotik azken urteotan egindako lana nabarmdendu ditu: “Andraguneko Jabekuntza Eskola Euskadiko indartsuenetakoa eta erreferentea da; lan handia egiten ari da matxismoa gure gizartetik eta bizitzetatik ezabatzeko”.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu