Osteguna,
2025ko Urtarrilak 23

MugaKultura

loader-image
Durango
3:44 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 70 %
Ráfagas de viento: 16 Km/h

Mañariko udalbatzak frontoia handitzeko pleguak onartu ditu

Abuztuaren 29an egindako udalbatza saioan aho batez onartu zituen Mañariko Udalak frontoian handitzeko lanak aurrera eraman ahal izateko pleguak. Pleguotan jasotzen da lanen aurrekontua 174.861,87 eurokoa da eta lanok aurrera eramateko epea 3 hilekoa, 90 egun naturaletakoa izango da, zuinketa egiaztatzeko akta izenpetu eta hurrengo egunetik aurrera. Hala nola, eskaintzak hogei egun naturaleko epean aurkeztuko dira, lizitazio-iragarkia kontratazio profilean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatuta.

Mañaria

Lan hauek eginda Mañariko Udalak duen helburua da herriak kirol eta aisialdi jardueretarako espazioetan duen defizita konpontzea. Herriak biziak eta bizigarriak izateko, herrian ahalik eta zerbitzu gehien izaten saiatu behar gara. Zerbitzuen artean kirol eskaintza egokia izatea gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari da, udalaren egitekoetako bat bizi eredu osasungarriak bultzatzea delako, eta kirola osasunarekin lotzen baita.

Horregatik, Mañariko Udalaren helburuetako bat bizi eredu eta herri eredu horretara gerturatzen lagunduko digun ekipamendu bat ahalbidetzea da. Aldi berean, herri txikia izanda, eta baliabide ekonomiko urriak izanda, ez dugu ekipamendua erabilera mota bakar batera mugatu nahi, aktibitate ezberdinak jasan ditzakeen toki polibalentea sortzea nahi dugu.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu