Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
11:08 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 94 %
Ráfagas de viento: 0 Km/h

Otxandiok Andikonako bonbardaketan hildakoen omenez burutuko du bihar omenaldi herrikoia

Otxandioko Udala

Idatzi honen bitartez, bihar, eguerdiko 13:00tan Otxandion Andikonako bonbardaketan hildakoen omenez burutuko dugun omenaldi herrikoiaren berri eman nahi dizuegu.

Otxandio Basterretxea Cecilia Martínez Alustiza

Nestor Basterretxea Otxandion. ARGAZKIAK. Iban Gorriti

Otxandioko herria 1936 urteko uztailaren 22an bonbardatu zuten lehendabiziko aldiz, guda zibila hasi eta 4 egunetara, Andikona plazan 60 hildako baino gehiago eraginez (gehienak herritar arruntak eta umeak).  Historia liburuetan ekintza hau Europan biztanleria zibilaren aurka izandako lehen bonbardaketa moduan ageri da. Bonbardaketa honen ondoren beste hainbat etorri ziren gudak iraun zituen hilabete eta urte luzeetan, eta berauekin fusilatuak,  erbesteratuak, presoak, torturatuak, zaurituak, etab.  Zenbatezina da gudak eta ondorengo erregimen frankistak eragindako gisa eskubideen urraketa eta saminen zerrenda.

AngelSalas

Salas Larrazabalek bonbardatu zuen Otxandio.

Aurten 82 urte beteko dira basakeri guzti hori hasi zenetik, eta urteurrena gogoratuz, Otxandioko udalak eta Memoria Historikoa lantzen ari diren herritar eta elkarte zenbaitek hainbat ekimen antolatu ditugu urtean zehar garai ilun haietako biktimak gogoratu, omendu eta krimen horien erantzulea den frankismoa salatzeko.

Otxandio testigo JEsus Arruabarrena

Euren artean dago biharko omenaldia. Ekitaldi honetan guda zibilaren lekuko izan ziren herritarrek eta berauen memoria berreskuratzeko ahaleginean diharduten lagunek parte hartuko dute.

Zeregin honetan ezinbestekotzat jotzen dugu erakunde eta elkarte desberdinen inplikazioa, guztion elkarlanarekin soilik lortuko baitugu orduko injustizia guztiak argitara eman eta salatzea, oraingo eta etorkizuneko belaunaldiei elkartasunean, justizian eta askatasunean oinarritutako herri bat eraikitzeko oinarriak ezarriz.

Otxandiotik burutu nahi dugun ahaleginari oihartzuna emateko zuen laguntza eskertzen dugu.

Jon Lasuen Otxandio IBAN GORRITI

Jon Lasuen otxandiarra.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu