Gaurtik, zinema kalean Abadiñon
Gaurtik abuztuaren 1era bitartean Abadiñoko Udalak familiei zuzendutako filmak eskainiko ditu kalean.
Aurrena, Paddington 2 emango da euskaraz Muntsaratzen 22:00etan.
Ondoren, Wonder filma ikusiko da Zelaietako Zeletabe plazan 22:30etan.
Azkenengo filma –Tres anuncios en las afueras– abuztuaren 1ean emango Traña plazan, 22:30etan.
Euria egin ezkero, film guztiak Zelaietako probalekuan eta Trañako eskoletako aterpean emango dira. Film horiek eman aurretik, Zelaietan eta Traña-Matienan Zinegoak 2018 jaialdiko film labur batzuk proiektatuko dira.