Ostirala,
2025ko Urtarrilak 24

MugaKultura

loader-image
Durango
6:24 am,
temperature icon 15°C
Humidity 76 %
Ráfagas de viento: 51 Km/h

DURANGOKO EH BILDU: «Gobernu taldeak airearen kalitateari buruzko txostena ukatzen digu»

 

BILDU LOGO

Testua: Durangoko EH Bildu 

Iragan ekainak 22an Udalera iritsi zen airearen kalitateari buruzko txostena, Eusko Jaurlaritza hilabete luzetan egiten ibili dena. Hurrengo astelehenean, ekainak 25, gure taldeko zinegotzi den Aritz Bravo Zubillagak txosten honen eskaera egin zuen HAZn.

Legearen arabera, 5 egunen buruan txosten hau jaso beharko genuen. Data hau pasata ordea (ekainak 2), dokumentua bidaltzea exigitu genuen, hau ukatzea legea haustea baitzen. Baina gobernu taldearen partetik jasotako erantzuna ez digutela informazio hori helaraziko izan da. Batzordean jorratuko denaren aitzakiaz, ukatu egin digute informazioa, batzorde horretako bilerako gai ordenan gaiari buruzko ez ezer ez dagoen arren.

Kargu publiko gisa daukagun informazioa jasotzeko eskubidearen aurka doa txosten hau ez ematea, eta lege hauste bat da. Guzti honetan tristeena zera da, ez dela Durangoko Udalean hau gertatzen den lehenengo aldia, non transparentzia ahoa betetzeko balio baina hutsik dagoen berba bat baino ez den, UdalSarea 21ek Durangoko Udala gai honetan eredugarri dela esanez sari bat eman zion bitartean.

Gisa honetan, Aitziber Irigoras PNVko alkatea kondenatua izan zen duela bi urte gure taldeko beste zinegotzi den Iker Urkiza Quilezi informazioa ukatzeagatik. Hori dela eta, gobernu taldea 5.500 euro ordaintzera zigortu zuten, epaiketako kosten kargu egiteko. Hala ere, zigor hau durangar orok ordaindu genuen, guztion dirutik ordaindu baitziren 5.500 € horiek.

Zenbat epaiketa eta zigor jasateko prest dago PNV eta PSEren gobernu taldea guri eta herritar orori informazioa ukatzeagatik? Zenbat kosta ordaindu beharko ditugu durangarrok gobernu talde honen transparentzia falta eta gestio txarra dela eta?

Eta bukatzeko, ez dakigu momentuz txosten honek zer dioen Durangoko airearen kalitateari buruz, baina tamalez, uste dugu ez dela orain arteko “dena ondo dago, ez dago zertaz arduratu” honetatik asko urrunduko. Dokumentua daukagunean jakingo dugu hau.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu