Uztailean ‘Durango’ txartelarekin zure erosketak doan izan daitezke
Uztailaren 1etik 31ra, Durango Txartelarekin egiten diren 0€tik 100€rako erosketa guztien artean, 40 erosketa doan zozketatuko dira. Saria duten ticketak, hurrengo mezua izango dute azpiko partean: ‘Premio, Compra gratis’ eta erosketaren zenbatekoa era automatikoan ordainduko da bezeroaren txartelean eta hilabetearen laburpenean ikusi ahalko da.
Apirilaren bigarren hamabostaldian eta azkeneko urteetan martxan egon da kanpaina hau. Aurreko kanpainetan bezala, ez du kosturik izango establezimenduarentzat, kostu totala Dendak Bai elkarteak hartzen baitu bere gain.
Durango Txartela oraindik ez dutenek eta zozketan parte hartzeko eskatu nahi dutenek, Nafarroako Rural Kutxako edo Dendak Bai elkarteko bulegoan (Askatasun etorbidea, 2) eskatu dezakete.
Dendak Bai Merkatari Elkartetik, Durangoko hiritarrei atxikitako establezimenduetan Durango Txartelarekin ordaintzera animatu nahi diegu doaneko 40 erosketa hauen zozketan parte hartzeko.