EH Bilduk pentsioei buruzko hitzaldia antolatu du
Hurrengo asteazkenean, hilak 27, EH Bilduk pentsioei buruzko hitzaldia antolatu du Duragoko San Jose Jesuitak ikastetxeko Arrupe aretoan arratsaldeko 19:00tan. Hitzaldi honetan gaur eguneko pentsioen egoera aztertuko da (aurrekontuetan onartutakoa) eta horren aurrean dauden alternatibak.
Horretarako, Arcadi Oliveres i Boadella ekonomilari ezaguna izango dute gure artean. Berarekin batera Jon Fano Orayen Bizkaiko pentsionisten koordinadorako ordezkaria eta Maddalen Iriarte Okiñena EH Bilduko Gasteizko parlamentuko bozeroalea izango dira.