Larunbata,
2024ko Uztailak13

MugaKultura

loader-image
Durango
8:38 pm,
temperature icon 21°C
Humidity 78 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

‘Beude, gauden eta Bego’, Itziar Castrillo

itziar castrillo

Testua: Itziar Castrillo

Perfilaren argazkia: Iñaki Esteban

Beude Hori Bai, Plateruena eta Abadiñoko Errota, beude Ateneo, Juan de Iciar auzoa eta Gernikako Astra, beude San Faustoak eta musika eskolako aretoa…

Beude kultura eta zuzeneko musika maitatzen duten Nagusi elkarteak  eta autogestioaren aldeko gazteak…

Ekainaren 8an 170 lagun gerturatu ziren Matienako Errotara gure «Bart …Sax!» taldearen kontzertuaz gozatzera: Abadiño Lagunkoi ekimenak antolatua, herriko nagusi elkarte bien laguntzarekin gustora aritu giñen kurtsoan zehar landutakoa plazaratzen… ordu eta laurdeneko errepertorioa, 70.hamarkadari gorazarre… funk, rock eta swing doinuak zuzenean,erdi akustikoan… bizi bizi!

BART SAX

Estrenua eta gero Durangora gatoz bueltan, ostiral honetan zuen zai eukiko gaituzue Tabira inguruan  arratsaldeko 19:30etan. Big Band estiloan urtuko ditugu hainbat kantu ezagun, moldeak apurtuz… fundizio zahar batean arituko baitgara… Sorgiñolan.

Hiru urte beteko dira orain hainbat gaztek  eraikina biziberritzen hasi zirenetik, espazio berri bat sortuz, batu, eztabaidatu, hausnartu eta asmo, ideia eta ametsei forma ematen dabiltza ordutik, baita proposamen kultural ederrak eskeineiz.

Gauden espazio hauei bultzada emoteko prest  sortzaile eta musikariak… ezintasunetatik aukerak baliatuz, maitasun eta ilusioarekin gabeziak ahaztuz eta auzolan eta elkarlanean ikasiz eta gozatuz elikatzen garenok. Kulturak askeago egiten gaitu eta gainera bizipoza eta kritikotasuna bultzatzeaz gain zoriontasunetik pauso bat  gertuago sentiaraztea lortzen du.

Berezia izango da  ostiralekoa, 19:30etan «Bart… Sax!» taldearen kontzertua izango dugu eta gaueko 22:00etara Jam Session edo saio irekia antolatu dugu, sorpresa eta guzti.  Animatu ezkero  musikari denak ongi etorriak izango zarete,baita doinu,hizkuntz eta erritmo  estilo denak ere lekua izango dute.

Bego musika,gugan bizi bedi, bizi beti.

*Berri Txarrak taldeko Infrasoinuak diskoko «Beude» kantaren letran ispiratutako testua

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu