Asteartea,
2024ko Maiatzak21

MugaKultura

loader-image
Durango
11:41 am,
temperature icon 15°C
Humidity 62 %
Ráfagas de viento: 19 Km/h

Olaveren ‘Editore Mozorrotua’ erakusketa, Durangoko Arte eta Historia Museora iritsi da

Durangoko Arte eta Historia Museoa zorioneko dago, izan ere, ekainaren 15etik irailaren 16ra arte, Jose Ignacio Olave arte editorearen ‘Editore Mozorrotua’ izeneko erakusketa egongo da ikusgai. Hala eman dute gaur ezagutzera Museoan bertan, Aitziber Irigoras Durangoko alkateak, Garazi Arrizabalaga museoko koordinatzaileak, Jose Igancio Olave editoreak berak eta Mikel Lertxundi komisarioak eskaini duten prentsaurrekoan.

OLAVE

Olave. ARGAZKIA. Garazi Arrizabalaga

Duela lau urte, Jose Ignacio Olavek (Bilbo, 1953) bi hamarkada baino gehiagoz edizio artistikoan egindako lana aurkeztu zuen lehenengo aldiz, Donostiako Koldo Mitxelena zentroko Ganbara aretoan. Erakusketa hartako intentsitateak eta lanen kalitateak jende asko harritu zuen. Gutxik ezagutzen zuten Olavek edizio artistikorako zuen zaletasuna, eta horregatik, hasieran lotsa apur bat eman zion jendaurrean haren nortasun heterogeneoan piztutako alderdia erakusteak; erakusketak izandako harrera ona ikustean, animatu egin zen.

Nahiz eta zientzia kimikoetan lizentziatua izan eta ibilbide profesionala altzairuaren industrian egin, Olavek giza zientziak beti bizi izan ditu hurbiletik, eta hainbat gizarte proiektutan parte hartu du. 2016an, adibidez, Granadako Alfacarren Federico Garcia Lorcaren gorpuzkiak bilatzeko indusketaren zati bat finantzatu zuen. Bere burua ez du artearen munduan kokatzen, nahiz eta lotura handia izan duen beti gaia hurbil sentitu izan baitu familia eta lagunak tarteko. Izan ere, Jacinto Olave margolari eibartarraren biloba da Jose Ignacio: bildumagile nahiko aritua da, eta hainbat artisten laguna.

· Mezenas · Mezenastzat ere hartu behar dugu, nahiz eta berak kalifikatzaile horretatik ihes egin. Euskal artisten artelanak bultzatzen ditu, eta Juan Luis Goenagak duela urteak esan zuen bezala, euskal arteko koadro bat erosten duen edonor mezenas dela esan badezakegu, ezin zaio bestela deitu artistei grabatu bidezko lanak egiteko laguntza eskuzabala eman duenari. Olavek artelanak kaleratzeko laguntzak ematen dion plazeragatik egiten du editore-lana; irabazi ekonomikoak lortzea ez da inoiz bere helburua izan eta ez ditu inoiz obra horiek merkaturatu. Bere motibazio nagusia artelanen sormen prozesuetan parte hartzea izan da; lan horien eboluzioaren ikusle eta, neurri batean, eragile ere izatea. Editatu duen lan bakoitza zati baten berea da.

Ia kasualitatez hasi zen Olave artelanak editatzen. Hainbat artisten laguna izanik, grabatuak argitaratzeko prozesua ezagutu zuen. 1993an, erdi txantxetan erdi serio, Alberto Rementeriarekin hainbat hizketaldi izan eta gero, La vaca madre litografia editatu zuen. Hura izango zen mende laurden batez luzatu den jarduera bateko lehen lana. Urte batzuetan gehiago eta beste batzuetan gutxiago, -kontu ekonomikoak eta
bizitzarenak berarenak tarteko- urteotan, guztira 85 edizio egin ditu bederatzi artistekin: Jose Antonio Azpilicueta, Mikel Diez Alaba, Chema Elexpuru, Manu Garcia Seco, Koldobika Jauregi, Jesus Mari Lazkano, Alberto Rementeria, Daniel Tamayo eta Gentz del Valle.

Aurten bertan editatu du azken erakusketa, lanak Durangoko Arte eta Historia Museora egokitzeko asmoz sortua. Aurretiaz 2014an sortutakoaren aurrean nortasun zeinua eman guran, Daniel Tamayori eskatu dio Durangaldea (Triptikoa) lanaren birmoldaketa bat egiteko (1981, Bilboko Arte Ederren Museoa) lan hura sortu eta ia lau hamarkadatara. Igaro den denbora zelanbait transmititzeko, Tamayok erabaki du sormen prozesua ekoizpen digitalak ematen dizkion aukeretara moldatzea. Azkenean konposizio prozesu luze bat egin behar izan du, eta emaitza triptiko berri bat osatzen duten hiru pieza dira. Beraz, pieza bat Durangorako zehazki egin du.

Lehen baino maila baxuagoan badabil ere, Olavek edizio lanetan jarraitzen du, eta datozen urteotan Lumbreras galeriaren Joven llama a Joven proiektuan parte hartuko du; ekimek horretan artista berrien lan grafikoen ekoizpena bultzatuko du.

Argazkia2

Lertxundi, Irigoras eta Arrizabalaga.

· Komisarioa · Mikel Lertxundi Galiana ikerlaria, arte komisarioa eta Bilboko Arte Ederretako Museoko batzorde artistiko aholkularia da 2003tik. XIX mendeko eta XX mendeko hasierako artista euskaldunei, batez ere, denbora osoa eskainita, Donostiako erakusketa ugaritan (San Telmo Museo, Koldo Mitxelena Kulturunea Zentro, Untzi Museo, Okendoko Kultur Etxea) Bilbo (Bilboko Arte Ederretako Museoa) eta Salamancan (Memoria Historikoaren Zentro Dokumentala) komisarioa izan da. Halaber, erakusketakatalogoetan lagundu du eta. Eta, sarritan, ikerkuntzak eta artikuluak osatu ditu, monografia emaitza bezala eman dituzten.

· Bisita gidatuak · Bisita gidatuak erakusketan parte hartzen duten artistek eta editoreak berak egingo dituzte, honako egun eta orduetan:

Ekainak 27, arratsaldeko 19:00etan: Chema Elexpuru

Uztailak 4, arratsaldeko 19:00etan: Daniel Tamayo

Uztailak 18, arratsaldeko 19:00etan: Jose Antonio Azpilicueta

Irailak 5, arratsaldeko 19:00etan: Alberto Rementeria

Horretaz gain, umeentzako tailerrak ere egingo dira. Hauek udalekuetako ikasleentzatdaude pentsatuak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu