Amorebieta-Etxanoko Udalak hainbat ekintza bandaliko salatu ditu
· 9.500 euro inguru kostako da kalteak konpontzea
Amorebieta-Etxanoko Udalak salatu du asteazken goizaldean, ekainak 13, hainbat ekintza bandaliko egin direla herrian. Udalak jakin du Jauregibarria parkean egurrezko 9 eserleku apurtu dituztela. Horrez gain, San Migel kaleko berdeguneetan, programatzailea, balbuleria eta ureztatze automatikorako kutxatilaren tapak ostu dituzte.
Alkatearen esanetan, “Amorebieta-Etxanoko Udalak ezin ditu onartu mota honetako gizalegearen kontrako ekintzak. Denon ardura da gure herria eta honen azpiegiturak zaintzea. Udalak herria hobetzeko inbertsioak egin nahi ditu eta ekintza hauek gastu gehigarri bat sorrarazten dute, behar ez dena eta herritar guztiongan eragina duena”.
Udalak kalteak konponduko ditu laster. 9.500 euro inguru kostako da kalteak konpontzea.