Berrizko DBHko Agenda Lehiaketaren irabazleak
Berrizek aukeratu du datorren ikasturteko Institutuko ikasle eta irakasleen agendaren azala eta kontrazala Udalak antolatzen duen lehiaketan.
Lehenengo saria iazko irabazlea izan da, Maite Robles Ceron, 100 euroko bonoa saria jaso duena Berrizko dendetan eta jatetxeetan gastatzeko.
Bigarren saria Nahikeri Yachun Alvarez Peraltaentzat izan da 75 euroko bonoa irabaziz eta hirugarrena Eneko Garitagoitia eta Yeron Dominguez Berrioren artean banatu da 25 euroko bonoaren sariarekin bakoitzarentzat.
Dana dala agendan parte hartzaile guztien lanak agertuko dira, eta agendaren edukia ikasleek eta irakasleek osatuko dute udaleko euskara sailaren laguntzarekin.