Amorebieta-Etxanoko Udalak hobetu egin du Belaustegi auzoko ur horniduraren sistema
Amorebieta-Etxanoko Udalak ur hornidura zerbitzua hobetu du Belaustegi auzoan. Auzoa N-634 errepidearekin lotzen duten hodiak aldatu ditu. Hodiek behar bezala funtzionatzeko egin da eta baita hodiak apurtu eta ur ihesik egon ez dadin edo ahalik eta edateko ur gutxien gal dadin ihesak daudelako.
Amorebieta-Etxanoko Udala herriko zerbitzuak hobetzen ari da eraginkorragoak eta kalitate handiagokoak izan daitezen. Ur hornidura zerbitzua oinarrizkoa da herritarren bizi kalitatea bermatzeko. Edateko uraren banaketa sarea hobetu eta eraginkorragoa izatea lehentasunezko helburua da Amorebieta-Etxanoko Udalarentzat. Horregatik, obra honen xedea Belaustegiko auzokideek ur hornidura egokia izatea da. Hornidura egokia bermatzeko, Udalak 32 mm-ko diametroa duen polietilenozko hodi bat jarri du lehengoaren ordez.
Lanak egiteko astebete behar izan da eta 33.000 euroko inbertsio bat egin da.