Asteazkena,
2025ko Urtarrilak 29

MugaKultura

loader-image
Durango
7:01 am,
temperature icon 12°C
Humidity 70 %
Ráfagas de viento: 65 Km/h

Durangoko Udalak 80.000 euro inbertituko ditu argiteria publikoa berritzeko

DAZ BASURAS 2

Durangoko Udala.

Durangoko Udalak udalerriko gune desberdinetako argi-puntuak kudeatzen dituzten zenbait aginte-koadro berrituko ditu. Proiektuak udalerriko kanpo argiteri publikoa berritu eta optimizatzeko helburua du.

 

Udalerriko kanpo argiteriako instalazioen egungo egoera ezagutzeko, Durangoko Udalak zenbait ikuskapen egin ditu, zeinek aginte-zentro eta beraietatik ateratzen diren lineatan garrantzi desberdinetako zenbait akatsen agerpena egiaztatzeko balio izan duten. Hala, azkeneko hilabetetan, udaletik behin-behineko urgentziazko konponketak egin behar izan dira.

Hori dela eta, Udalak guztira 6 aginte-koadro hobetu eta konpontzeko balioko duen 83.000 euroko inbertsioa egingo du (BEZa barne). Lan hauek udalerrian guztira dauden 3.278 luminariatik 530 luminariari eragingo die zuzenean. Udalak laster abiaraziko du obren esleitze prozedura.

Aitziber Irigoras alkatearen esanetan, “instalazio elektrikoaren funtzionamendu ona bermatzea eta segurtasuna optimizatzea lehentasunezko jarduerak dira Udalarentzat, arazoak ekiditeko. Era berean, inbertsio hau udalerriko argiteria publikoaren kudeaketa eraginkorrean aurrerapauso bat emateko balioko du, instalazioen bizitza erabilgarria hobetuko da, dagokion mantentze aurreztearekin, eta funtzionamenduan etorkizuneko kalteen murrizpenarekin”.

· Hogeita hamarretik gora izango dira kale onurak · Kale eta gune publikoetako udal argiteria, erosotasuna, segurtasuna eta herriko inguruen kalitate bisuala eskaintzen duen oinarrizko zerbitzua da. Horregatik, Durangoko Udala, jakitun da udalean kanpo argiteria ezinbesteko zerbitzu bat dela.

Ibilgailuetako gidari eta oinezkoen eta inguruko ondasunen segurtasuna bermatzeko beharrezko ikuspen-baldintzetatik, herritarren bizitzan gaueko ikusmen giro atsegin bat ezartzeaz gain, instalazioen segurtasuna, bizitza erabilgarria, eta kalitatea hobetu nahi da, etorkizuneko arazoak murriztuz eta mantentzean aurreztuz.

Hobetze jardueren kokapenari dagokionez, lanen gauzatzeak hurrengo auzoetako hogeita hamar kaleri eragingo die zuzenean: Aramotz, Askatasun-Oiñiturri-Herriko Gudarien, Montevideo-Arandoño Torre, Antso Estegiz-Santasusanoste, Hegoalde eta Tabirako Parkeko zonaldea.

Antzemandako segurtasun arazoak zuzentzeko hartutako jarduketa eta neurriei dagokienez, besteak beste, honako hauek nabarmentzen dira: kableatu eta bere osagaien material isolatzailearen zuzenketa, zirkuitu eta osagaien identifikazioerrotulazioa, konexioen hobekuntzak, txarto dauden koadroen elementuen konponketa (konduktoreak, programagailuak, etengailuak, etab.), kanaleta eta zeharkako kontaktuen aurkako babes-elementuen berritzea, babes-diferentzialeko etengailu eta kalibre egokiko babesen instalazioa…

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu