Larunbata,
2024ko Maiatzak18

MugaKultura

loader-image
Durango
9:11 am,
temperature icon 12°C
Humidity 80 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

G. PEÑAFIEL: «Gure Musika Eskolan irakasten diren musika tresna guztiak entzuteko abagunea izan genuen Elorrion»

gaizka (1)

Gaizka Peñafiel

· Gaizka Peñafiel Elorrioko Musika Eskolako irakaslea da

 

Aurreko larunbatean Elorrioko Musika Eskolako kontzertu berezia ospatu genuen Arriola Antzokian. Bertan adin eta estilo desberdinetako taldeek parte hartu zuten; gazte zein helduz osatutako formazioak aritu ziren alegia.

image001 (5)

ARGAZKIA · Gaizka Peñafiel

Musika Eskolan irakasten diren musika tresna guztiak entzuteko abagunea izan genuen errepertorio zabal eta anitzaren bitartez. Perkusio taldeak led argiekin borobildu zuen ikuskizunaz hasi zen emanaldia eta musikari talde handienarekin bukatu. Tartean atzerriko kantak, bertakoak, garaikideak zein aurreko hamarkadetakoak… denetarik izan genuen eta irakasleek ere parte hartu zuten hauetan. Aurkezle lanetan Sonia Villamor ibili zen eta barre algara asko piztu zituen publikoaren artean, kontzertua are atseginagoa bilakatuz.

Gogoratu matrikulazio epea ekainaren 8a arte zabalik dagoela eta informazio guztia hurrengo webgunean dagoela: www.elorriokomusikaeskola.com

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu