Osteguna,
2025ko Urtarrilak 30

MugaKultura

loader-image
Durango
8:05 pm,
temperature icon 9°C
Humidity 85 %
Ráfagas de viento: 41 Km/h

GUARDIA ZIBILEI · «Katxue eta Pantxi, gureak dira, maite ditugu eta oroitzen ditugulako ez dira inoiz hilko!»

Testua: Katxue eta Pantxiren herrikide eta lagunak

Gaur eta hemen elkartu garenak Katxue eta Pantxiren herrikide eta lagunak gara ta zera kontatu, salatu ta aldarrikatzera gatoz:

Catalunyara begira jarriko gara eta ez da argudio erretoriko bat. Hala kantatzen zuen Maria del Mar Bonetek frankismo garaian: «Que volen aquesta gent/ que truquen de matinada?»

Zer gura zuten Apirilaren 19an goizaldeko 6:30tan Berriozabaletara etorritako Guardia Zibilek? Min egin.

CJ1A1037

Aipatutako egun eta ordu txikietan, Guardia Zibilaren 4 patrol, paisanozko kotxe bat eta txakurrak Berriozabaletara heldu ziren «lantxo bat» egitera. Horrela esan zioten hartatutako bati. Auzokide bi hartatu zituzten, identifikatuarazi eta ordu erdiz han izan zituzten, «lantxoa» amaitu arte.

Lana, bada, Katxueren oroimen harria txikitzea eta Arkaitzen oroimen ikurra desegiten saiatzea izan zen. Katxueren harriaren zati batzuk aldameneko solora bota zituzten eta beste batzuk eraman, ekintzaren sari lez. Kuriosoa.

Arkaitzen monolitoarekin ezin izan zuten. Borra batekin saiatu ziren apurtzen baina ez zuten lortu. Auzokoak ez ziren enteratu ere egin eta baserrietako txakurrek ez zuten auzi egin. Beste batzuk ordea, ainka egin ta alde egin zuten.

Noren izenean etorri ziren? Zertara? Zergatik?

Estatu Espainolak bere indar armatuak erabiliz eta zerbitzu garaian gainera, zera erakutsi nahi izan digu beste behin ere. Menpekoak garela; dependienteak.

Herri hau oroimenaren errelatoa lantzen ari den une honetan, beraien errelato bakarra inposatzera etorri ziren, gurea zanpatuz; beste minik egon ez balitz bezala.

Guk, gatazkaren ondorioz egondako sufrimendu guztiak errespeta genitzake, nahiz ta horrelako ekintzekin gatx jartzen diguten…. baina nola nahi dute beraiena errespetatzea, gureak onarpenik ere ez duenean?

CJ1A0841

Horregatik, Katxue ta Pantxiren izena eta izana ozen eta harro aldarrikatzera gatoz. Eta gainera, hortarako arrazoiak baditugu. Katxue ta Pantxi Elorrixarrak eta militante konprometituak izateaz gain badute beste zerbait komunean. Injustizia.

Bata prebentiboki eta bestea, kondena bidegabe bat osorik betetzear zuela, bakartuta, etxetik hurrun eta ziega ilun batean erahilak izan zirela.

Gertaera hauen aurrean zera adierazi nahi dugu:

Bere garaian Katxue eta Pantxi, edota duela bi hilabete eskax, Antxo erahil zituen espetxe politika krudelak bere horretan mantentzen dutela eta berriro gertau ez daitten, mendekuan oinarritutako salbuespen neurri guztiak bertan behera utz ditzatela eskatzen dugu.

«Lantxo» hauek egitera etorri zirenak, gurean tokirik ez dutela eta beraz, utz ditzatela pakean gure, kale, auzo, herri eta harriak.

Bukatzeko, Katxue eta Pantxi, gureak dira, maite ditugu eta oroitzen ditugulako ez dira inoiz hilko!

Oroimena ez digute lapurtuko!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu