Asteartea,
2024ko Abenduak24

MugaKultura

loader-image
Durango
1:38 am,
temperature icon 9°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Amorebieta-Etxanoko Udalak emakume kirolarien garrantzia azpimarratuko du ostegunean

Emakumeen Osasunaren aldeko Nazioarteko Ekintza Eguna dela-eta, Amorebieta-Etxanoko Udalak maiatzaren 31rako “Emakumeak eta kirola” izeneko jardunaldia antolatu du.

maider

Maider Unda. ARGAZKIA. Basque Team

Emakumeak kirol arlora berandu sartu dira eta gainera ez da parte-hartze erraza izan. Gaur egun ere emakumeak gizonezkoak baino gutxiago dira arlo guztietan, bai arlo profesionalean eta lehiaketetan baina baita kirola kirolaz gozatzeko egiten dutenak ere. Horregatik, Amorebieta-Etxanoko Udalak emakume kirolarien garrantzia azpimarratu nahi du. Helburua: kirol arloan emakumeak bistaratu eta aurre egin behar dieten hainbat arazo landu.

Jardunaldia Zelaieta Zentroan izango da, auditorioan, 18:00etan. Jardunaldi honetan kirolari ezagunak ere izango dira: Maider Unda, borroka librean Olinpiar Jokoetan domina irabazitakoa; Ione Basterra, txirrindularitza egokituko kirolaria handbike modalitatean eta Maria Eugenia Etxebarria, SDA Zornotzako presidentea. Sarrera doan izango da.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu