Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
3:56 am,
temperature icon 9°C
Humidity 88 %
Ráfagas de viento: 47 Km/h

Badakizu nortzuk diren Iurretako XV. Literatur Lehiaketako sarituak?

Atzo5, Iurretako XV.Literatur lehiaketako sari banaketa burutu zen Ibarretxe Kultur etxeko Areto Nagusian. Urtero bezela, Iurretako Udalak eta bereziki Herri Bibliotekak haur, gazte eta helduen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatu nahi izan ditu ekimen honekin.

PRENTSA OHARRA

Horretarako ezinbestekoa dute herriko eskolen laguntza, izan ere egitasmo honek dituen helburuak lortzeko ezinbestekoak baitira. Horrez gain herriko elkarteen laguntasuna ere eskertzekoa da ekimen hau aurrera eramateko.

Aurtengo XV. edizioan parte hartzaile ugari egon dira, guztira 278 hain juxtu. Haurren sailetan 157 ikaslek hartu dute parte, gazteen sailetan 101 nerabek eta helduetan berriz 16 partehartzaile izan dituzte.

«Lehiaketa honen helburuen artean integrazioa eta kulturaniztasuna ditugu. Hori dela eta jatorriz bertakoak ez diren hainbat ikaslek hartu dute parte, arlo askotan egiten ari diren ahaleginen ondorioa dela uste dugu», adierazi dute.

Edizio honetan ere, Iraia Okina ilustratzailearen elkarlana nabarmendu dute, izan ere sortutako material guztia (oinarriak, liburuxka eta kartelak) berak egindako irudiez osotu baitituzte.

Udalak, 2.165 euro banatu ditu sarituen artean. Txikienentzat liburu sortak banatu dira, gazte eta helduen artean liburu bonoak izan dira sariak. Haur eta gaztetxoen kategorietan partehartzaile guztieei Iurretako Udalak esker oneko opari bat banatu die, beraien ahalegina saritzeko asmoarekin.

15 urte hauen saritutako lanak 15 liburuxkatan argitaratu dira, sormena eta literatura herritar guztion esku jarriaz. Libururuxka honen aleak Herri Bibliotekan eskuratu daitezke dohanik.

«Aurrerantzean ere, Iurretako Herri Bibliotekak irakurzaletasuna eta sormena uztartzen dituen proiektu desberdinetan jarraituko du lanean», esan dute.

 

PRENTSA OHARRA
IPUINAK:
1.SAILA (L.H. 1-2. mailak)
1. saria: Handia ala txikia? / IRAIA BRIÑAS GARCIA
2. saria: Txokolatezko txanponak / NATALY VOINEA NICHEI
3. saria: Jondi planeta baten bila / AITOR DE RUEDA BERASALUZE

2.SAILA (L.H. 3-4. mailak)
1. saria: Aitaren bizikletan munduaren amierara / ANE MUGURUZA UNZALU
2. saria: Herri galduaren bila / LOREA SUDUPE ALBERDI
3. saria: Altxorraren bila / ADRIAN BEGOÑA BAÑUELOS
Aipamena: Efi lotsatia / JUNE RAMOS CASTRO
Aipamena: Alizia eta desioen landare magikoa / LIBE ARKARAZO RAMIREZ

3.SAILA (L.H. 5-6. mailak)
1. saria: Neska kirolzaleak / LAIDA HIERRO ALZOLA
2. saria: Gauzak Aurrera eginez lortzen dira / PAULE ORMAETXEA IKOBALTZETA
3. saria: Mamut miresgarria / MARKEL BRIÑAS GARCIA
Aipamena: Sentitu eta ikasi / NAROA JAIO JAIO
Aipamena: Nire bidaia ahaztezina / MAIALEN SANCHEZ SILVEIRA

4.SAILA (D.B.H. 1.-2. mailak)
1. saria: Argizaiola pizteko ordua / ELAI AJURIA AGIRRE
2. saria: Artatzako aldapa / EÑAUT ARROITAJAUREGI RODRIGUEZ
3. saria: Zer gertatu ote zaio? / ENDIKA LASUEN IZARZUGAZA
Aipamena: Ustegabeko gutuna / AMAIA DE RUEDA BERASALUZE
Aipamena: Botadun katu hiltzailea / MANEX ZABALA LANGARIKA

5.SAILA (D.B.H. 3.-4. mailak)
1. saria: Malko gehiagorik ez / ANNE VILLAR REMENTERIA
2. saria: Eta zer? / ERIK ROMERO FRONTAURA
3. saria: 287. gela / JARE ITZAZELAIA MARTINEZ
Aipamena: Naroaren zorte ikusezina / MARIA DE RUEDA BERASALUZE

BERTSO-PAPERAK:
1.SAILA (L.H. 3-4. mailak)
1. saria: Natura / PELLO MUGURUZA UNZALU

2.SAILA (L.H. 5-6. mailak)
1. saria: Pelikulak / NAROA JAIO JAIO

3.SAILA (D.B.H. 1.-2. mailak)
1. saria: Larunbat goiza / NAHIA FIDALGO SEBASTIAN

5.SAILA (Batxillergoa)
1. saria: Anboto, Oiz, Mugarra… / AMAIA ELIZARAN MENDARTE

6.SAILA (Helduak)
1. saria: Eliteko ama / IÑIGO LEGORBURU ARREGI
Aipamena: Siriari / JON MARTIN ETXEBESTE

KOMIKIAK:
2.SAILA (L.H. 5-6. mailak)
1.saria: Nagusia zarenean 2 arraultza jango dituzu / IKER FIDALGO SEBASTIAN

3.SAILA (D.B.H. 1.-2. mailak)
1.saria: Erosketak / NAHIA FIDALGO SEBASTIAN

5.SAILA (Helduak)
1.saria: Besteen motxilak / EÑAUT AIARTZAGUENA BRAVO

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu