Osteguna,
2024ko Abenduak26

MugaKultura

loader-image
Durango
6:41 pm,
temperature icon 11°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 0 Km/h

Beste urte batez, Durangok kultura, folklore eta ohitura euskaldunak sustatuko ditu Euskal Jaiak ekimenaren bitartez

Consulta y descarga el programa de las Euskal Jaiak de Durango clicando en el siguiente enlace:

https://mugakultura.eus/wp-content/uploads/2018/05/Euskal-Jaiak2018.pdf

Beste urte batez, Durangoko Udalak, udalerriko elkarteekin batera, Euskal Jaiak ekimenaren 21. edizioa antolatu du, maiatzaren 25ean hasi eta ekainaren 17ra arte luzatuko dena. Euskal kultura sustatzea helburu duen programa hau 1998an sortu zen udalerrian egiten ziren kultura arloko ekitaldien erakusleiho gisa.

Argazkia - Foto

Gauzak horrela, badira 20 urte baino gehiago, udalak kultur elkarteek aurkezten dituzten ekitaldiak babesten eta koordinatzen dituela. Urte hauetan, egitaraua zabalduz joan da, urtez urte bertan parte hartzen duten elkarte parte hartzaileen kopurua handiagoa eta aurkezten diren kultur adierazpen motak askotarikoagoak izanik.

Programa honen helburu nagusia folklore, ohitura, kultura eta euskara arloan lan egiten duten Durangoko talde, elkarte eta kolektiboei laguntza ematea da, ekitaldiak egitarau bakar baten bilduz eta egun batzuetan euskal kultura interes bereziko gunea bilakatuz. Horrela, Durangoko Udalak, urte osoan zehar euskal kulturaren arloan lan egiten duen jende askoren ahaleginak batu eta bideratzea nahi ditu. Aurreko urtean Gerediaga Elkarteak proposaturik, eta parte hartzen duten elkarte eta erakundeekin kontrastatu ondoren ekimena “Euskal Astea” izatetik, “Euskal Jaia” izatera pasatu zen.

Partaide guztien artean adosturik, programa maiatzaren 25an hasiko da Durangaldeko Artisten Elkarteak antolatutako Eskola arteko X. Pintura Lehiaketaren Erakusketarekin, eta ekainaren 17an amaituko da pilota txapelketekin, Durangoko Pilotazale Elkartearen eskutik.

· Durangar elkarteen artean osaturiko programa · “Durangoko Euskal Jaiak” ezinezkoa litzateke bertan parte hartzen duten adierazpen desberdinetako elkarteak gabe: euskal dantza, euskal musika, arte eszenikoak, zinea, joko tradizionalak, zesta punta eta esku pilota partiduak, literatura… Euren proposamen eta lanak egitarau askotariko, aberats eta parte hartzailea posible egiten dute. Parte hartzea da hain zuzen ere proiektu honen arrazoia. Zentzu horretan, aurten, nobedade gisa, Bizidun Nagusien Elkartea gehitu da ekimenera. Okasiorako nagusientzako senderismo irteera bat (ekainak 8) eta “Evolución del caserío vasco” (ekainak 12) izeneko hitzaldia antolatu du Arte eta Historia Museoan.

Aurtengo XXI. edizio honetan 27 elkarte, kultur eragile eta erakunde publikok hartuko dute parte:

Maiatzak 25
Durangaldeko Artisten Elkartea
Durangoko Pilotazale Elkartea: Ekainak 1 + Ekainak 8 + Ekainak 17
San Agustin Kultur Gunea

Maiatzak 26
Ezkurdi Jai Alai Zesta Punta eskola: Ekainak 2 + Ekainak 9 + Ekainak 16
Maiatzak 27
Tabira Musika Banda eta Durangoko Orfeoia

Ekainak 2
Tronperri Dantza taldea
Durangoko Orfeoia

Ekainak 3
Udaleko Euskara Saila

Ekainak 4
Durango Irratia

Ekainak 7
Kurutziaga Ikastola

Ekainak 8
Bizidun Nagusien Elkartea
Landako eskola

Kalejira:
Txalaparta Eskola
Durangoko Trikitixa eskola
Pandero eskola
Alboka eskola
Sugarri Fanfarrea
Arandoño Kultur Elkartea

Ekainak 9
Kalejira eta Dantza
Jaizale Durangaldeko Txistulari elkartea
Bartolome Ertzilla Musika Eskolako Txistulariak
Txoritxu Alai
Tronperri
Kriskitin
Silboberri Txistu Elkartea
Alde Zaharreko Tabernariak

Ekainak 12
Nevers Ikastetxea

Ekainak 14
San Jose Jesuitak

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu