Asteazkena,
2024ko Apirilak17

MugaKultura

loader-image
Durango
11:00 am,
temperature icon 11°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 20 Km/h

‘ERABAKI’ PLATAFORMAREN AURKEZPENA, ASTEAZKENEAN · “Zer egin nahi dugu Durangoko estazioaren lurretan?”

Testua · Erabaki Plataforma

· Hurrengo asteazkenean, hilak 23, aurkezpen publiko bat egingo dugu eta durangar oro dago bertara gonbidaturik. Maristak eskolan izango da, 19:30tan. ‘Zer egin gura dugu estazioaren lurretan?’ Hori da erantzun beharreko galdera

Tren estazioak eta trenbideak libre utzi dituen lur hutsak arduraz begiratzen dituzten herritar talde bat gara. Badira 5 urte baino gehiago trena lurperatu zela, eta gutxi da eremu horretan egin nahi denari buruz dakiguna.

Informazio kontrajarriak jasotzen ditugu. Alde batetik, espazio berde eta parkeak egingo direla entzuten da. Bestetik, duela urte asko onartu zen proiektua daukagu, eta gaur egun, dakigun punturaino, oraindik onartuta dagoena: 18 pisuko 5 dorre, 554 etxebizitza, lehengo trenaren bidetik joango den kotxe errepide bat eta Ezkurdi ondotik joango den beste bat. Honekin batera, eraitsi zen estazio zaharraren lurretan obretan dabiltzala ikusten dugu.

Eta guzti hau, durangarrak arduratzen gaituen informazio falta batez. Durangoren erdialdean libre geratzen den azkenengo eremuaren aurrean gaude, eta bertan egingo denak betiko baldintzatuko du etorkizuneko Durango. Etxebizitza gehiago nahi ditugu espazio horretan? Edo kontrara, aisialdirako espazio berde handi bat nahi dugu? Eta gaur egun planteatutakoa 554 etxebizitza baldin badira, existitzen ahal da herrian etxebizitza guzti horiek egiteko beharrik ala berdeguneak dira falta direnak? Galdera asko daude airean eta ezjakintasun gehiegi, Horregatik, batzuk erantzuten saiatuko gara asteazkenean, beste asko egingo diren arren.

Plataforma hau sortzearen xedea da durangarrok erabakitzea espazio guzti horretan egingo dena, eta hau informazio guztiaren jabe garela egitea. Horretarako, durangar guztiok gure herriaren etorkizunari buruz bere iritzia eman ahal izateko herri galdeketa bat egitea da gure asmoa eta nahia.

Honela, hurrengo asteazkenean, hilak 23, aurkezpen publiko bat egingo dugu eta durangar oro dago bertara gonbidaturik. Maristak eskolan izango da, 19:30tan. Zer egin gura dugu estazioaren lurretan? Hori da erantzun beharreko galdera.

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu