Asteazkena,
2024ko Apirilak17

MugaKultura

loader-image
Durango
11:21 am,
temperature icon 11°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 20 Km/h

Astelehenean irekitzen da Durangoko Udalaren etxebizitza bat eskatzeko gazte alokairua programa

Durangoko udaleko gazte alokairu programan izena emateko epea datorren astelehenean irekitzen da, maiatzaren 21ean. Etxebizitza bat alokairuan hartu nahi duten 18 eta 30 urtera bitarteko gazteei dago zuzenduta dago, betiere, Udalak ezarritako baldintzak aintzat hartuta.

Durango Mancomunidad IBAN GORRITI 1

Durango. PHOTO. Mugalari.

Hasierako fasean, sei etxebizitza esleituko dira, eta laster batean, beste bost. Durango Eraikitzen-eko arduradun Pilar Riosek adierazi bezala, “programa honen helburua da gazteei aldi baterako ostatua eskaintzea emantzipatu daitezen, izan ere, merkatuaren gorabeherek zailagotu egiten dute etxebizitza bat eskuratzea. Programan ez dira jasotzen udaleko eta Eusko Jaurlaritzako beste zenbait programatan aurreikusten diren egoerak”. Eta gaineratu zuen: “Alokairua aukera eskuragarria eta erreala izatea nahi dugu, gazteek bizitza autonomoa izan dezaten errazteko.”

Eskatzaileek 7.519 eta 33.000 arteko euro gordin/urteko errenta izan behar dute. Diru-sarreren arabera ezarriko da alokairuaren prezioa. Errentak 115 eta 300 euro artekoak izango  dira. Kontratua, gehienez, hiru urtez luzatuko da.

Izen-emate eskaria Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztu behar da (Barrenkalea 17, beheko solairua). Datu pertsonalez gain, urteko diru-sarrera gordinen egiaztagiria aurkeztu behar da, eta etxebizitza babestu edo libreen titularra ez izatearen aitorpena ere bai. Honez gain, baimena emango da Jabetza Erregistroan datuak ikuskatzeko.

Pilar Ríos eta alkate andre Aitziber Irigorasek azpimarratu zuten etxebizitza hauen baldintzak arautuko dituen ordenantza  “gogotik landu dela Durangoko gazteen ordezkariekin eta udalean oposizioan dauden alderdiekin”. Eta hauxe gaineratu zuten: “gure asmoa eta gogoa izan zen programa lehenbailehen jartzea abian, etxebizitzak aspaldi zeudelako prest, baina alegazio bati erantzun behar izan diogu eta horrexek, hain zuzen, atzeratu du prozesua”.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu