Amorebieta-Etxanoko eta Lemoako Udalek berritu egin dute kirol instalazioen erabilerarako hitzarmena
Kirol zerbitzuen eskaintza areagotzeko eta udalerrien zerbitzuei etekin oparoagoa ateratzeko xedez, 2017an sinatutako hitzarmena berritu egin dute Amorebieta-Etxanoko eta Lemoako udalek.
Akordio horri esker, Lemoan erroldatuta dauden biztanleei, Amorebieta-Etxanoko Larrea kiroldegian urteko, sei, lau edo hiru hilabeteko abonua eginez gero, Amorebieta-Etxanon erroldatuta dauden erabiltzaileei aplikatzen zaien kuota berbera aplikatuko zaie Larrea kiroldegiko igerilekuetan.
Honez gain, Amorebieta-Etxanon erroldatuta dauden hiritarrei, Lemoako igerileku irekietan abonua eginez gero, Lemoan erroldatuta dauden erabiltzaileei aplikatzen zaien kuota berbera aplikatuko zaie igerilekua erabiltzeko.
Era berean, Amorebieta-Etxanon erregistratuta dauden padel eta futbol areto elkarteei, Lemoako kiroldegiko instalazioak erabiltzeko erreserba eginez gero, Lemoan erregistraturik dauden elkarteei aplikatzen zaizkien baldintza berberak aplikatzen zaizkie.