Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
3:02 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Abadiñoko Udalak seinaleak eta panelak jarriko ditu Irazolan, Gazteluan, Lebarion, Gerediagan eta Urkiola-Amaiterminen

 

Abadiñoko Udalak panelak, posteak eta interpretazio mahaiak jarriko ditu laster  Irazola, Gaztelua, Lebario, Gerediaga eta Urkiola-Amaitermin auzoetan, ibilbideak markatzeko eta auzo horietako ingurumen eta ondare elementu esanguratsuak nabarmentzeko. 

Abadiño

Irazolako Santa Eufemia ermita. ARGAZKIA. Abadiñoko Udala

Landa Garapen, Turismo eta Merkataritzako Udal zinegotzi Iñaki Rekaldek gaur esan duenez,  Udalak  iaz Mendiola, Goxentzia, Sagasta eta Untzilla auzoak seinaleztatu ondoren, aurten lan berdina egingo du goian esandako auzoetan. Proiektuaren hirugarren fasean, beste hainbeste egingo da Muntsaratz, Astola eta Gantzan. Une horretan, Abadiñoko baserri-auzo guztiek izango dituzte seinaleak eta informazio panelak.

«Abadiñoko baserri-auzoak aberastasuna handia daukate ingurune eta ondare aldetik. Euretako ibilbide eta ikusgarri turistiko garrantzitsuenak markatuz, herritarrek errazago izango dute  horiek ezagutu eta gozatzea», esan du.

· 14.500 euro · Irazola, Gaztelua, Lebario, Gerediaga eta Urkiola-Amaiterminen seinaleak Vacceo enpresak ipiniko ditu 14.500 euroko aurrekontuarekin. Ibilbideak eta leku interesgarriak markatzeaz gain, baserriko produktuak (arrautza ekologikoak, behikia…) ekoizten dituzten lekuak ere markatuko dira, herritarrek hobeto ezagutu ditzaten.

Seinale bidez markatuko dira, baita ere, baserrien izenak, bai izen zaharrei eusteko, bai baserriotara errazago iritsi ahal izateko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu